Martxa onean doaz Skate Parkeko obrak

0
Azken asteotan, ikusmina eta jakinmina sortu dira Loiolako Inazio pasealekuan. Asko dira, pasoan, skate parkeko obrei gelditu direnak. Izan ere, parkea hasi da itxura hartzen, eta skate park berria martxan jartzeko gogoan areagotu dira zaleen artean. Martxa onean doaz obrak. Aurreikusi bezala. Eta datozen asteetan eguraldiak laguntzen badu, ekainaren hasieran bukatuko dute.

Obrak Zut skateparks enpresaari da eraikitzen eta 303.907,61€ko inbertsioa egin du udalak skate park berria eraikitzeko.

Skatepark berriaren xehetasunak

Skatepark berriak 1.130 metro koadro inguruko pista izango du Izarraizko Atea parkean, Loiolako Inazio etorbidearen ondoko zelaian, zehazki. Parkea inguruan integratuz, eremuari bizia eman eta herriko beharrei erantzutea da helburua. Bertan, street eta art skateboarding modalitateetarako egokia den azpiegitura egingo da. Bi gune izango ditu, baina lotuta egongo dira. Gainera, hasi berri zein esperientzia dun zaleentzako aukera desberdinak eskainiko ditu.

Parkeak erdigunean bainera izango du eta egitura berean hiru zona egingo dira; ertz eta kurba desberdinak izango ditu eta 4,5 zentimetroko spinearen bidez elkartu eta zabalgunean bilduko dira. Horretaz gain, Street gunea ere izangoda erdigunearen eta baineraren artean. Bertan patinatzeko elementu desberdinak izago dira.