URAk jendaurrean jarri du Zumaiako Oikia auzoko eta industrialdeko hondakin-urak biltzeko proiektua

0
PRUEBA

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dagoenak, jendaurrean jarri du Zumaiako Oikia auzoko eta auzoko behealdeko hondakin-urak biltzea ahalbidetuko duen obra-proiektua. Xey industrialdean industria-jarduera garrantzitsua dago.

Era berean, proiektu horrek aukera emango dio etorkizunean Gipuzkoako Ur Kontsortzioari Aizarnazabalgo hondakin-urak Zumaiara bideratzeko. Horretarako, Oikiako proiektua behin betiko onartzen denean, URAk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Urak hitzarmen bat sinatuko dute, Zumaiako Basustako HUAra hondakin urak bideratzeko lanen finantzaketaren banaketa eta lurzoruen antolaketa zehazteko.

Beraz, bi jarduketa horiek eskualdeko saneamendu-eskema integratu bati erantzuten dioten arren, orain, URAk Oikia auzoko eta bertako industrialdeko saneamendu-obren proiektua jarri du jendaurrean. Proiektu hori gauzatzen denean, Urolaren trazadurari jarraituz, hondakin-urak Zumaiako Basustako araztegiraino bideratuko dira. Jarduketa horretan kolektoreak eta ponpaketa-estazioak jarriko dira abian, bai Oikia auzoko eta industrialdeko saneamendu-emarietarako, bai Aizarnabaleko saneamenduko emari gehigarriak etorkizunean sartzeko.Obrak egiten direnean, Urola ibaiaren beheko zatiak eta Narrondo ibaiadarrak jasotzen duten karga kutsatzailea murriztu egingo da. Beraz, jarduketak uraren egoera ekologikoa nabarmen hobetzeko baldintzak sustatuko ditu.

Proiektua osatzen duten obra guztiak gauzatzeko eta prest jartzeko epea 11 hilabetekoa da, eta lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 5,4 milioi eurokoa izango da.

2022.05.18