Bilboko alkateak ibilaldia antolatzen duen ikastolako ordezkariei harrera egin die

0

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Euskara eta Hezkuntza saileko zinegotzi Koldo Narbaizarekin batera, harrera egin die gaur goizean Abusu Ikastolako zuzendari, presidente eta gerenteari, Zunbeltz Fullaondo, Joseba Barandiaran eta Zaloa Aldatz, hurrenez hurren, Arabiar Aretoan, Ibilaldia 2022 antolatzen dutela-eta.

Aurten, maiatzaren 29an ospatuko da Ibilaldia, erroharrihar! goiburuarekin. Bilboko ikastolak 4.2 km-ko ibilaldi bat antolatu du, eta ikastetxetik bertatik abiatuko da, eta Ibaieder, Ollargan eta Montefuerte parkeetan zehar ibiliko; haietan, hainbat jarduera gauzatuko dira, hala nola euskal dantzak, herri-kirolak, ipuin kontalariak, musika- eta magia-emanaldiak eta beste.

Ibilaldia, lehenengo aldiz, Uribe Kostan ospatu zen, 1978an, eta 1980tik urtero-urtero ospatu da. Era honetan, aurtengoa 44. edizioa izango du. Hasiera-hasieratik, Ibilaldiak jatorrizko xedeei eta motibazioari eutsi die: Bizkaiko ikastolen jaia izatea, ikastolen hezkuntza-proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.

Bilboko Udalak 30.000 euroko diru-laguntza eman dio 2022ko Ibilaldiari, aurten hirian egingo baita. Ildo horretan, Udalak gogorarazi du euskararen erabilera sustatzen laguntzen duten kultur eskaintzaren eta jardueren parte dela, hau Udalaren xede estrategiakoa izanez.