Bilboko Udalaren kultur agendak

0

Bilboko Udalaren kultur agendak, maiatzaren 23tik (astelehena) 29ra (igandea), honako hitzordu hauek izango ditu:

 

ZINEMA

BIOGRAFÍA DEL CADÁVER DE UNA MUJERMaiatzak 25, 19:00etan. Campos Antzokia. “Biografía del cadáver de una mujer” Mabel Lozano zuzendari, ekoizle eta aktoreak zuzendutako film labur dokumentala da, tratu txarrak jasan dituzten emakumeen egoera salatzen duena. Dokumentalak Yamiled Giralda kolonbiarraren historia kontatzen du. Yamiled Giralda salerosketaren biktima ohia da, lekuko babestua du eta 2009an hil zuten, Cordobillan (Nafarroa), semearen aurrean eta salatutako proxenetak eskatuta.

EUSKAL FOLKLOREA

DANTZA PLAZETAN ekimenarekin, hiriko plazek tradizio handiena duen kultur programetako bat jasoko dute. Programaren helburu nagusia euskal folklorea indartzea eta hari balioa ematea da, erromeriak, dantza-alardeak eta kalejirak eginez plaza publikoetan. Horrela, dantzaldi tradizionalen izaera parte-hartzailea berreskuratu nahi da, non dantzariek festan parte hartzeko gonbita egiten dieten ikusleei

    • Maiatzak 28, 11:30ean: Erraldoien Kalejira Ibarrekolandan Ondalan Erraldoien Konpartzarekin.

 

    • Maiatzak 28, 20:00etan: Erromeria Santiago Plazan Salbatzaile Dantza Taldearekin.

 

    • Maiatzak 29, 12:30ean: Kalejira Solokoetxen Gaztedi Dantzari Taldearekin.

 

UDABERRIKO BERTSO SAIOAK jada euskaltzaleen arteko topagunea da eta bere helburua Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak hirian egiten duen lana babestea da. Izan ere, oraingo honetan, saioen gai nagusia eskola bera izango da. Programako jarduera guztietarako sarrera librea da.

    • Maiatzak 28, 13:00etan. Deustuko San Pedro Plazan, Andoni Egaña y Nerea Ibarzabarekin.

 

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa, beste edizio batekin iritsi da. Aste osoan.

    • Begoña Udaltegia- ANESVAD Fundazioa Eva Menarekin lankidetzan – Rostros Que Dejan Rastro – Margoa. Covid19aren pandemiak erakutsi digu norberekoikeriaren gainetik egon behar duela guztien onurak. Osasuna erronka global bat da. Eta osasun-arloko langileen talentua altxor unibertsal bat, eta hala izan behar du. Medikuntzako, erizaintzako eta zainketetako profesionalen aldeko omenaldi bat da. Aukera bat, oroimenean arrastoak uzten dizkigutenen aurpegiak ikusteko.

 

    • San Inazioko Udaltegia – Ibarrekolanda – Angel Sánchez – Babel – Argazkigintza. Babel, berez, eraikin hutsak eta hotzak baino askoz gehiago da. Inkomunikazioaren inperioa da. Gizatasunik gabeko gizarte baten erradiografia.Babel mintzo zaigu egungo norbanakoaren nahasmenduaz, gure nora ezaz, eta geure buruaren aurreko babesgabeziaz, ez baitago bakardade handiagorik norberaren mira eginik bizitzea baino.

 

    • Errekaldeko Udaltegia – Ibarrekolanda – Salimos Reforzada o Re-forzadas- Argazkigintza. Erakusketa honen helburua Giza Eskubideen Egunari buruz hausnartzea eta jarraipena ematea da. Egun hori aldarrikatu zenetik denbora asko igaro den arren, edukia oraindik ez da bete, larriki urratzen ez bada. Pandemiaren krisiak agerian utzi du pertsonak zaintzeko konpromiso sendoa hartu behar dela, eta horrek hori betetzeko erantzukizun soziala eskatzen du.

 

    • Abandoko Udaltegia – Manuel Picó Martínez – Margoa. Erromes bat menturara bezala, poeta lehiatu bat bezala, koloreen eta formen liluramenduak bezala.

 

LITERATURA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

    • Maiatzak 23, 19:00etan: “Kultura eta Pentsamendua” zikloa itziko da “¿Geopolítica o moral? Reflexiones sobre si la guerra tiene rostro de filósofo”, izenburua duen jardunaldiarekin, Antonio Gómez Ramosen eskutik, egungo filosofo zorrotzenetako bat

 

    • Maiatzak 26, 19:00etan: Miguel Hernández poetari omenaldia egingo dio ostegunean, “Con tres heridas yo: la de la vida, la de la muerte, la del amor” errezitaldiarekin. Parte-hartzaileak: Ramón Barea (ahotsa), Ainhoa Rincón (biolina), Pedro Martínez (txeloa) eta Maite Olmos (pianoa).

 

MAGIA

MAGIAREN TOPAKETAK. Otxarkoaga eta Txurdinaga berriro bihurtu dira Bilboko Udalak antolatutako “Magiaren Topaketak” programaren edizio berrirako aukeratutako agertokiak. Maiatzaren 29ra arte familia osoak gozatzeko proposamenak izango dira.

MUSIKA

BILBOKO KORALA GERTUTIK zikloaren zazpigarren edizioa abian da dagoeneko. Kontzertu-ziklo honen helburua, oro har, musika koralarekiko zaletasuna sustatzea da, eta, gainera, Bilboko Koral Elkarteak hiri eszenatokietan egiten duen lan akademikoa eta artistikoa erakustea.

    • Maiatzak 27, 20:00etan. Iralabarriko San Antonioren Elizan. Abesbatza mistoak, besteak beste, Fauré, Haydn, Aita Donostia eta Usandizagaren lanak interpretatuko ditu, eta horien artean organo-interludioak izango dira.

 

MUSIKAUZO. Eguraldi ona iristearekin batera, hainbat estilotako bertako musikariek zuzeneko emanaldia eskainiko dute “MusikAuzo” saioarekin, ikusle gehienek gutxien ezagutzen dituzten euskal taldeak doan hurbiltzeko.

    • Maiatzak 27, 20:00etan. Ametzola Parkea. Harresian Zulo reggae, rock, folk, bossa edo rumbarekin Afrikako eta Euskal Herriko sonoritateak fusionatzen dituen taldea da, non dantzak protagonismoa hartzen duen kolore handiko ikuskizun bisual eta entzungarri bat sortuz.

 

TXISTU BANDA AUZOETAN. Euskalduna Jauregian kontzertu-denboraldia amaitu ondoren, Bilboko Udal Txistulari Banda kalera aterako da udaberriko kontzertu-denboraldiarekin eta “Txistu Banda Auzoetan” programa sendo eta arrakastatsuarekin. Ekimen honen helburua da Bilboko herritarrengana hurbiltzea, hiriko hainbat auzo bisitatu eta alaituz ekainera arte.

    • Maiatzak 22,12:00etan Betolazan. Kalejira.

 

    • Maiatzak 24, 18:00etan Santutxuko Udaltegia. Kontzertu tradizionala.

 

    • Maiatzak 26, 18:00etan Deustuko Udaltegian. Kontzertu tradizionala.

 

BISITAK GIDATUAK

EZAGUTU BOLUETA OINEZ. BILBAO IZAN, hiriaren ondarea zabaltzeko udal-proiektua Boluetako sekretuak erakutsiko ditu “Ezagutu oinez” programaren bidez. Bisitak maiatzaren 28ra egingo dira. Ondarea zabaltzeko proposamen honekin, Bilboko auzoak modu atsegin, interesgarri eta bitxian ezagutzeko aukera izango dute herritarrek.

    • Ezagutu Bolueta oinez: Bisitak astearte eta asteazkenetan izango dira, 16:30ean eta 18:30ean; ostegun eta ostiraletan, 11:00etan eta 18:30ean; eta larunbatetan, 10:30ean eta 12:30ean.

 

UDAL LIBURUTEGIAK

Bilboko Udal Liburutegiek hainbat kultur jarduera proposatzen dituzte adin tarte desberdinetarako. Horien artean daude ipuin-kontalariak, tailerrak, hitzaldiak edo liburu-aurkezpenak.

    • Maiatzak 26, 18:00etan. Errekaldeko Liburutegia. Ipuin kontalaria “Torloju Batetik Sortu Zena”, 4 – 10 urte bitarteko haurrentzat.

 

    • Maiatzak 28, 12:00etan. Begoñako Liburutegia. Ipuin kontalaria “Uretako Ipuinak”, 4 – 10 urte bitarteko haurrentzat.

 

DANTZALDIAK

Bilbao Levante Plaza eta Casillako Kioskoa bi dantza-pista alai bihurtuko ditu berriro. Maiatzetik denboraldia amaitu arte, Bilboko Udalak dantzaldi herrikoien saio bikoitza egingo du. Egun bakoitza orkestra ezberdin batek girotuko du, baina beti premisa berarekin: dibertsioa sortzea, sedentarismoaren aurka borrokatzea eta zahartze osasungarria sustatzea.

    • Maiatzak 28, 18:00etatik 21:00etara, Levanteko Plaza, Orquesta Galearekin.

 

    • Maiatzak 29, 18:00etatik 21:00etara, La Casilla Kioskoan, Orquesta Pérgolarekin.

 

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus