Agur egin zaie Osakidetzan prestakuntza amaitu duten egoiliarrei

0

Ikasturte honetan ospitalean prestakuntza amaitu duten 90 egoiliarrei agur egiteko ekitaldia egin da. ESIko Zuzendaritzak, Medikuntza-irakaskuntzako Unitateko buruak eta Urologia Zerbitzuko bi egoiliarrek aurkeztu dute ekitaldia. Azken horiek ospitalean emandako prestakuntza-urteak errepasatu dituzte.

Agurraren ondoren, maiatzaren 31n, ESIak espezialista-prestakuntza egiteko Gurutzetako Ospitalea aukeratu duten 124 osasun-egoiliarrak hartuko ditu. Eskaintza handiena duten espezialitateak Pediatria eta Anestesia eta Bizkortzea dira. Aurten, BAME azterketako lehen hiruren artean geratu diren lau egoiliar prestatuko dira ospitalean prestakuntza jasotzeko. Beste bat 5.a gelditu da Dermatologia espezialitatean.