BFAren laguntzak: Ekintzailetza eta Gizarte-Berrikuntza Programa

0

Maiatzaren 20tik ekainaren 20ra bitartean zabalik egongo da epea Ekintzailetza eta Gizarte-Berrikuntza programan eskaerak egiteko. Programa hori Ekonomia Sustatzeko Sailak eta Gizarte Ekintzako Sailaksailek sustatzen dute, hirugarren sektoreko enpresa-proiektuak indartzeko.

Programak gizarte-ekintzailetzako proiektu berritzaile baten garapen- eta hazkunde-etapa guztiak babesten ditu, eta hiru jardun-arlo bereizten ditu:

1: gizarte-proiektu berritzaileak identifikatzea eta baliozkotzea
2: enpresa-proiektu berritzaileen garapena
3: gizarte-proiektu berritzaileen hazkundea eta eskalagarritasuna.