Euskal industriak izen ona izaten jarraitzen du atzerrian. Hala, ondasunen esportazioak % 21,7 gehitu ziren 2022ko lehen hiruhilekoan. Datu hori da gaurko Astekonomiaren abiapuntua; datu horrez gain, asteko beste adierazle ekonomiko garrantzitsu batzuk ere jaso ditu, hala nola merkataritzako salmenta-datuak.
Ondasunen esportazioari dagokionez, Astekonomiak islatzen du atzerrira saldutako produktuen balioa, guztira, 7.391 milioi eurokoa izan zela urteko lehen hiruhilekoan, hiruhileko batean inoiz erregistratu den zenbatekorik handiena; alabaina, kontuan hartu behar da igoera horren zati handi bat prezioen igoeraren ondorio dela.
Bestalde, 2022ko lehen hiruhilekoan, merkataritzako salmentak % 5,3 hazi dira aurreko urtearen aldean. Aurten lortutako maila azken hamabi urteetako mailarik hand¡ena izan da. Gehikuntza hori bereziki adierazgarria izan da handizkako merkataritzan (% 7,8). Beste muturrean, ibilgailu motordunen salmenta % 7,3 murriztu da.
Bestalde, lehen hiruhilekoan zerbitzu-indizea % 13,6 hazi zen urte artekoan. Bultzada handi hori esker, indizearen aurreko bi urteetako mailak hobetu ziren eta pandemiaren aurreko kopuruetara hurbildu zen. Nabarmentzekoa da ostalaritzaren (% 37,8) eta garraioaren (% 20,9) bilakaera ona.
Asteroko laburpen hau da gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena errazteko Ekonomia Zuzendaritzak prestatzen duen “Astekonomia” izeneko minutu bateko bideoen oinarria.