Osasun Mentalaren inguruko jardunaldiaren lehen saioa, bideoan

0

Azpeitiko Udalak Osasun Mentalaren inguruan antolatutako jardunaldiaren lehen saioa. Herritarren artean interesa piztu du gaiak, izan ere, 90 bat pertsona izan ziren hitzaldian. Atzokoan, Xabier Lertxundi OSAMENeko psikiatra (Gipuzkoako Osasun Mentaleko sareko kudeaketa klinikoko unitateko burua) eta Iñigo Antsorregi Dierez depresioa izandako gaztea izan ziren hizlari. Lertxundik ikuspegi medikotik eman zituen depresioaren eta suizidioaren azalpenak. Lehenaren osagarri izan zen Antsorregik azaldutako esperientzia pertsonala.

Hurrengo saioak
Maiatzaren 26an, 18:00etan, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan ‘Suizidioa, prebenitu bizitza sustatzeko’ hitzaldia eskainiko dute BIZIRAUN elkarteko Agustin Erkizia eta Eva Bilbaok. Biziraun, Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartea da.

Ekainaren 2an, leku eta ordu berean, Aitziber Garmendia eta Garbiñe Larrea arituko dira beren bizipenak azaltzen.