“Domeketan bizikletaz”

0

Datorren domekan, maiatzak 22, Areatzan egingo da Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak eta Euskadi Fundazioak antolatuta “Domeketan bizikletaz” programaren barruan antolatutako 3 jardunaldietako lehena.

Datorren domekan, maiatzak 22, egingo den “Domeketan bizikletaz” programa bizikletaren erabilera sustatu nahi du herritarren artean eta “Bizikleta Hiria, bizikletaz hobeto” kanpainaren parte da.

“Domeketan bizikletaz” jardunaldi bakoitzean hainbat jolas- eta jai-jarduera egingo dira bizikletaren ardatzarekin, batez ere umeak ohitu daitezen urian modu iraunkor eta osasungarrian mugitzera.

BIGARREN ESKUKO BIZIKLETEN AZOKA

Programatutako jolas- eta jai-jarduerak Areatzan egingo dira, domeka horietan itxita egongo baita ibilgailuen zirkulaziorako: bigarren eskuko bizikleten azoka, familientzako ginkana, umeentzako trebetasun-probak eta beste asko, hala nola bizikletarekin lotutako hainbat erakusketa.

Jarduera horietan guztietan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik Txirrindularitzako Euskadi Fundazioaren webgunean izena ematea.

Azoka txikia 10:00etatik 14:00etara bitartean izango da. Salgai jarriko diren bizikletei alta eman behar zaie, aldez aurretik, formulario bat betez. Pertsona bakoitzeko 2 bizikleta jarriko dira salgai, gehienez, eta bizikleta bakoitzeko prezioa, gehienez, 500 eurokoa izango da. Azoka txikiaren lehen zatian, 10:00etatik 12:00etara, saltzaileek erabiltzen ez dituzten bizikletak entregatu ahal izango dituzte, izena emateko unean esleitu zaien moduan. Bizikletak sailkatu eta ordenatu ondoren, bigarren eskuko bizikletak erosi ahal izango dituzte interesdunek 11:00etatik 14:00etara bitartean.

Azoka amaitutakoan, jabe izandakoari hitzartutakoa ordainduko diote, eta teknikari batzuk egongo dira bizikletak jabe berrien neurrietara egokitzeko. Gainera, bizikleta saltzea lortzen ez duten pertsonek Bizieskolari eman ahal izango diote. Bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeaz gain, migratzaileen garapen pertsonala eta lan-garapena eta haien erregularizazioa eta gizarteratzea ere sustatzen ditu. Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen: https://bizieskola.net/eus/

Gaitasun-probetan eta familientzako ginkanan parte hartzeko, interesdunek beren bizikleta eraman beharko dute.