Einnek: “Gure proiektu bateratuen informazioa zurea da. Non eta nahi duzunean”

0
Pandemia betean sortu zen osagai, ekipo elektriko-elektronikoak eta koadro elektriko industrialak diseinatzen eta fabrikatzen dituen empresa hau. ‘Agilean Manufacturing’ kontzeptuaren alde apustua egiten dute, alegia, bi filosofien (Agile eta LEAN) elkartzean oinarritzen den fabrikazio-metodoa, CEBEK Emprende sarien azken edizioan finalista izan den Javier González, EINNEK– ko arduradunak, azaltzen duen arabera.

 

Zein da proiektu honen jatorria, nolakoak izan ziren lehen urratsak?

Sektorean 24 urte eman ondoren eta pandemiaren erdian, koadro elektrikoak diseinatzen eta muntatzen eta pertsonekiko harremanetan formatu desberdina garatzeko aukera ikusi genuen, tresna gisa digitalizazioa erabiliz. Hor inbertitu genuen denbora gehien proiektua garatzeko orduan, ‘einnek’ren zergaitia eta nolakoa.

Enpresa 2020ko uztailean eratu zen, pandemia betean, horrek ekarri ahal zituen eragozpen guztiekin.

Enpresaren helburua definitzea, agian ez zen izan gehien kostatu zitzaiguna, baina denbora gehien eskaini geniona izan zen, guretzat proiektuko garrantzitsuena zelako, hortik aurrera gainerakoak eraikitzen hasteko, eta guztiak zentzua izan zezan eta gure balioekin lerrokatuta egon zedin.

Aspergarriena administrazioarekin oro har egindako tramiteak izan ziren. Anekdota gisa esan dezakegu,burokraziaren erruz, hilabete bat eman genuela urik gabe.

Ekimen ekintzailea, bi filosofiarekin!

Bai, Agile eta Lean Manufacturing, edo guk Agilean deitzen duguna. Filosofia horiek inplementazioari eta ikuspegiari dagokienez desberdinak diren arren: Lean kostuak murrizten saiatzen da etengabeko hobekuntzaren, jardunaren neurketaren eta kateko hondakinak desagerraraztearen bidez. Bestalde, Agile gehiago zentratzen da bezeroen eskaera aldakorrei etengabe erantzutera, ekoizpen malguko diseinu baten bidez; gure ustez, bien konbinazioa da merkatuari erantzun ona emateko gakoa.

Osagai eta ekipo elektriko-elektronikoen diseinuan eta fabrikazioan diharduzue. Koadro elektriko industrialak…

Industria sektoreari ingeniaritza eta muntaia zerbitzua ematean datza, kontrol eta potentziako koadro elektrikoak eskuratzeko beharra duten enpresei, muntaia prozesuen estandarizazioan arreta jarrita (ingeniaritzan zein fabrikazioan).

Azkenean, guretzat, gure lana enpresa muntatzea erabaki genuenean egindako hausnarketaren ondorioa besterik ez da. Gure asmoaren ondorioa, besterik ez da: berrikuntza digitaletik zerbitzu tekniko bikainak ematea, teknologia eta gure pertsonen ezagutza baliatuz, gure zerbitzuetan einnQ+ esperientzia eskaintzeko.

Nortzuk dira zuen bezeroak, ze enpresa mota?

Gure produktu eta zerbitzuen merkatua makineria eta ekipoen fabrikatzaileak dira, energia, makina-erreminta, mantenua, itsasoa eta osasuna bezalako sektoreetakoak. Lehenik eta behin, Euskadin jarri dugu arreta, baina ez dugu baztertzen merkatu geografikoa zabaltzea iparraldean edo estatu osoan.

“Ona Electroerosion” da zuen “bazkide-bezeroa”. Eta partnerrak ere badituzue? Zein enpresarekin dituzue aliantzak eta zertarako?

Hala da, abentura honetan, ‘Ona Electroerosión’ enpresarekin batu ditugu gure bideak, gure ideiak positiboki baloratu baitzituen, proiektuaren parte izatera iritsiz, gaur egun Bazkide-Bezeroa delarik. Guretzat, partnerrak funtsezkoak izan dira proiektuaren hasieran, eta hala izaten jarraitzen dute gure zerbitzuetan plus bat eman ahal izateko. Horregatik, aliantzak ditugu partner desberdinekin, hala nola software, marketing, coaching eta osagai elektriko-elektronikoen fabrikatzaileekin.

Komunitatearen ideiarekin lan egiten dugu, ez bakarrik partnerrekin, baita bezero eta hornitzaileekin ere, helburu komunak partekatuz. Konpromisoa, iraunkortasuna, integrazioa eta influentzia dira komunitate hauetan lantzen ditugun balioak.

EkinBarri programaren parte zarete. Zer ematen dizue? Zeren bila zabiltzate? Zer lortu nahiko zenukete?

Programa hori ezagutzera eman zigutenean, konturatu ginen gure ikuspegiarekin eta balioekin  bat zetorrela, eta gure taldea sendotzen lagundu ahal zigula uste genuen, pertsonekin konprometitutako eta elkarrekiko konfiantza lehiakor eta iraunkorrean oinarritutako enpresa-eredu partekatu baterako bidea erraztuz, non pertsonak proiektu bateratu batean parte hartzen dutela sentitzen dira.

Programak eredu hori lortzeko egitura eta tresnak eskaintzen dizkigu; segurtasun-espazio bat sortzeko gakoak ulertuz, oraina kudeatzeko eta etorkizuna aldi berean gidatzeko, lantalde konprometitu, kooperatibo eta emankorragoa sortzeko, gatazka pertsonalak eta emozionalak aurre egiten jakiteko eta konponbide sortzaileak eraikitzeko.

Zer daukazue orain esku artean… Proiektu berririk?

Une honetan, gure ‘einnlive’ tresna hobetzen ari gara buru-belarri. Tresna horrekin ematen diegu zerbitzua gure bezeroei, eta erantzuna ematen dio gure balio-proposamenari, hau da, “Gure proiektu bateratuen informazioa zurea da.
Non eta nahi duzunean (einnlive)”.

Einnek Entrevista ONA