Eusko Jaurlaritzak zero arriskuaren aldeko apustua egin du salbamenduaren eta sorospenaren arloko Euskadiko profesionalei zuzendutako XVI. Hondartzetako Jardunaldian

0
Gure hondartza, erreka, urtegi eta igerilekuetan “zero arrisku” lelopean, Euskadiko salbamendu eta sorospen zerbitzuen hogei bat koordinatzailek parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak antolatutako XIV. Hondartzetako jardunaldian. Formakuntza-jardunaldi hau urtero egiten da datorren ekainean hastekoa den bainu-denboraldia hasi aurretik.

Saioa Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan egin da, Bizkaiko eta Arabako foru aldundietako eta Gasteiz, Donostia, Zumaia, Orio, Hondarribia, Mutriku, Getaria, Deba eta Zarauzko udaletako salbamendu eta sorospen zerbitzuetako koordinatzaileei zuzenduta.

Bertan Gasteizko Mendizorrotza eta Gamarra igerilekuetako koordinatzaileek ere parte hartu dute, eta hitzaldiak Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko Uretako eta Aeronautikako unitateetako, Osakidetzako larrialdietako eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako adituek eman dituzte.

Hitzaldi horietan salbamendu eta erreskate lanekin lotutako gaiak izan dira hizpide, urpekaritzarekin eta helikopteroekin lotutakoak barne direla, bai eta herritarren babesa, muturreko meteorologia, era horretako agertokietan ohikoak izaten diren osasunaren arloko larrialdiak eta Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren itsasertzeko, erreketako eta urtegietako taktika operatiboak ere.