Eskaintza 8.764 plazakoa da guztira, eta aurrerapauso handia da Jaurlaritzak enplegu publikoan bitartekotasuna murrizteko duen helburuan. Kopuru horretatik 1.686 plaza EAEko Administrazio Orokorrari dagozkio, 3.040 Hezkuntza Administrazioari, 315 Segurtasun Administrazioari eta 3.723 Osakidetzari.
Administrazio Orokorrari dagokionez, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak zehaztu du “Kidego eta Eskalen Euskal Legean oinarrituta garatzen ari garen finkatze-prozesuen barruan eskaini daitezkeen lanpostu huts guztien deialdia” egingo dela. Horrek guztiak 3.510 plaza eskaintzen ditu. Lan-kontratuko langileei dagozkien plazak zenbatuta, guztira 3.683 plaza deitu dira. Hautaketa prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu dira astelehen honetan, maiatzaren 23an.
Lehenengo fasean, Administrazio Orokorrerako 1.272 plaza deitu dira, eta dagoeneko argitaratu dira. Aurtengo irailaren 17an eta 18an egingo dira probak Bilbao Exhibition Centerren (Barakaldo). Lau eskalari dagozkien plazak dira: laguntzako langileak (230 plaza), administrari laguntzaileen eskala (677), administrazio eskala (325) eta erizaintzako eskala (40).
Eskala bakoitzean bi hautaketa prozesu mota egongo dira, indarrean dagoen legediaren arabera:
-
- Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu bat, lehiaketa bidez egiten dena. Bertan, deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztutako merezimenduak baloratuko dira, hala nola esperientzia urteak antzeko lanpostuetan, titulazioa edo hizkuntzak.
-
- Enplegua finkatzeko prozesu berezi bat, oposizio-lehiaketa bidez egiten dena.Prozesu horretan, lehenik eta behin, nahitaezko proba batzuk egiten dira, eta,gainditu ondoren, hautagai bakoitzaren merezimenduak baloratzen dira. Prozesuhorien bidez, gainera, lanposturik lortu ez duten pertsonek osatutako lan poltsaksortuko dira.
Bi prozesu mota horiek lehenengo fase honetako plazak eta bigarren faseko gainerako eskala eta kategorietakoak esleitzeko balio dute, eta aurtengo abenduaren 31 baino lehen deituko dira.
Bigarren fase horretan, Administrazio Orokorreko 1.836 lanpostutarako deialdia egingo da. Bi deialdietako plaza guztietatik 1.884 merezimendu lehiaketa bidez ebatziko dira(% 60,7), eta 1.224 oposizio-lehiaketa bidez (% 39,3).
Euskadiko Administrazio Orokorrak 6.315 plaza ditu egituran, eta, prozesu horien bidez, 3.683 plaza esleituko dira behin betiko finkatzeko, hau da, eskaini daitezkeen lanpostu huts guztiak. Horrela, egiturazko bitartekotasuna Europak administrazio publiko guztientzako helburu orokor gisa ezarritakoaren azpitik geratuko da.
Gobernu Kontseiluaren ondoren hedabideen aurrean egindako hitzaldian Garamendi sailburuak adierazi duenez, “indarrean dagoen lege-esparruaren barruan eta ahalik eta segurtasun juridiko handienarekin, deialdi ireki bat diseinatu dugu berdintasuna, merezimendua, gaitasuna eta lehia askea bermatzeko”, eta, aldi berean, bitarteko langileen esperientzia luzea eta antzinatasuna aitortu ditu. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko titularrak azpimarratu du “bitartekotasun tasa handia izan dela azken urteotan OPEak ez betetzeagatik, batez ere Estatuak berrezartze tasak ezarri dituelako».
Aspiranteek gaur bertan, maiatzak 24 asteartea, hasi eta ekainaren 22ra arte eman dezakete izena. Beharrezko informazio guztia esteka honetan dago eskuragarri: www.euskadi.eus/ope-administracion-general-euskadi. Orri honetan, hautaketa prozesuen alderdi garrantzitsuenei buruzko informazioa aurkitu ahal da (eskakizunak, eskabideak aurkeztea, hizkuntza eskakizunak), baita oinarri orokorrei, eskala bakoitzaren oinarri espezifikoei edo gai zerrendei buruzko informazioa ere.
Gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzeko eskaintzari buruz ere hitz egin du Garamendik: Idazkaritza, Diruzaintza eta Kontuhartzailetza lanpostuei dagokiena. Azaldu duenez, 55 lanpostu dira hiru lurralde historikoetan, 20/2021 Legean ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.
Enplegu eskaintza hori Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarrian eta ondorengo aldaketetan xedatutakoaren arabera onartu da, eskubide historikoen berezitasuna berariaz onartzen baita. Hau da, Administrazio Orokor honi dagokio, alde batetik, eskaintza publikoa onartzea eta, bestetik, langile horien kasuan, hautaketa prozesuak deitzea. Lanpostu bakoitzaren betekizunak, halaber, toki-administrazio bakoitzak ezarritakoak dira.
DATUEN ERANSKINA
2022ko LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
|
|
Administrazio Orokorra
|
1.686 plaza
|
Hezkuntza
|
3.040 plaza
|
Segurtasuneko Administrazioa
|
315 plaza
|
Osakidetza
|
3.723 plaza
|
GUZTIRA
|
8.764 plaza
|
2022ko DEIALDIA ADMINISTRAZIO OROKORREAN (FUNTZIONARIOAK)
|
|
ESKALA
|
PLAZA KOPURUA
|
Administratiboa
|
325
|
Laguntzaileak
|
677
|
Laguntzako langileen lanbide-taldea
|
230
|
Erizaintza
|
40
|
Guztira
|
1.272 (azterketak irailaren 17 eta 18an)
|
Gainerako eskalak
|
1.836 (deialdia 2022ko abenduaren 31 baino lehen)
|
Deituko diren plazak guztira
|
3.108
402 plaza gehiago esleituko dira administrarien eskalan eta 27 eta 28 mailetan, aurretik, karrerako funtzionarioen artean, lekualdatze lehiaketa eginda
|
Esleituko diren plazak guztira
|
3.510
|
Halaber, laboralen 173 plaza ere deituko dira abenduaren 31 baino lehen (GUZTIRA: 3.683 plaza)
GAIKUNTZA NAZIONALEKO FUNTZIONARIOAK
LURRALDE HISTORIKOA
|
PLAZA KOPURUA
|
Araba
|
5
|
Bizkaia
|
12
|
Gipuzkoa
|
38
|
GUZTIRA
|
55
|
KATEGORIAK
|
PLAZA KOPURUA
|
Hirugarren mailako idazkaritzak
|
28
|
Bigarren mailako idazkaritzak
|
9
|
Bigarren mailako kontu hartzaileak
|
15
|
Diruzaintzak
|
3
|
GUZTIRA
|
55
|