Jaurlaritzak 141 milioi euro gehitzea onartu du, BGDen transferentziagatik

0

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran onartu duen Dekretuaren bidez, 141. 426.140 euro sartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Diru-sarreren Aurrekontuan, Euskal Autonomia Erkidegoak Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren prestazio ez-kontributiboaren kudeaketa bere gain hartzeko Hitzarmena aplikatuz.

Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak, Idoia Mendiak, eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, Pedro Azpiazuk, Jaurlaritzaren aurrekontuko gastuen eta diru-sarreren egoera aldatzeko aukera ematen duen dekretu-proposamena sinatu dute. Eskualdatze horren urteko balorazioa 188.568.190 eurokoa da. Kontuan hartuta 2022ko apirilaren 1ean sartu zela indarrean, ekitaldi honi lotutako kostu osoa 141.426.140 eurokoa da.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua da gai hori kudeatzeaz arduratzen den organoa, eta ekainetik aurrera hasiko da BGDen onuradunei ordainketak egiten. Hasieran, 112.398.142 euro jasoko ditu, egindako hasierako kalkuluen arabera, eta, behar izanez gero, handitu daitekeen partida bat dela alde batera utzi gabe.

Prestazioekin batera, Lanbidek aldi baterako lehen errefortzu bat egin du 51 pertsonarekin, izapidetzeko edo ebazteko dauden BGD espediente guztiak arintzeko, eta egiturazko plantilla indartzeari ekin dio hurrengo ekitalditik aurrera, prestazioen sistema arintzeko.