Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunen zuzendaria moderatzaile-lanetan aritu da gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egin den USEC Bilbao 2022 biltzarreko “Pandemiak osasun-arazoa bakarrik al dira?” mahai-inguruan.
Mahai-inguruko parte-hartzaileak izan dira José Luis Quintas Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuordea, David Boneta Esquadra Mossoetako komisarioa eta Leonardo Marcos Babes Zibileko zuzendari nagusia, eta segurtasuneko eta larrialdietako zerbitzuek Covid-19ak eragindako pandemiaren kudeaketan izan duten eginkizuna aztertu dute.