Tximino baztanga Euskadira iritsi da

0

Bi kasu horiek Arabako bi gizonenak dira. Infekzioa modu arinean igarotzen ari dira eta ez dute ospitaleratzeko beharrik izan.

Mikrobiologia Zentro Nazionalak baieztatutako bi kasuek lotura epidemiologikoa dute Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin.

Osasun Sailak, Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin koordinatuta, kasu posibleak eta haien kontaktuak zaintzen jarraitzen du, Monkeypox izeneko tximino baztangarako protokoloa aplikatuz.

Tximino baztanga oso gutxitan gertatzen den gaixotasuna da, eta normalean sukarra, mialgiak, adenopatiak (gongoiletako hantura) eta eskuetan eta aurpegian erupzioa izaten ditu, barizelaren antzekoa.

Osasun Sailak informatzen jarraituko du, beharrezkoa bada eta baieztatutako kasu gehiago badaude.