AESLEME irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, erakunde eta organismo publikoen ohiko laguntzailea da, eta trafiko-istripuek eragindako lesio itzulezinen prebentzioan dihardu, bere prebentzio-kanpainen eta kanpaina hezitzaileen bidez.
Dirulaguntza horren bitartez, Jaurlaritzak AESLEMErekin elkarlanean garatzen du Euskadiko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako bide-segurtasuneko “Gerta dakizuke / Te puede pasar a ti” programa. Modu horretara, bizkarrezur-muineko lesioak dituzten pertsonak ekimenera atxikitako ikastetxeetara joaten dira lehenengo pertsonan azaltzeko errepideko arriskuak eta trafiko-istripuek betiko eragin ditzaketen ondorioak.
Aipatutako dirulaguntzaren helburua da, hain zuzen ere, jarduera horiek finantzatzea, eta AESLEMEk urteko memorian zehaztu beharko ditu.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza arduratuko da dirulaguntza kudeatzeaz.