Eusko Jaurlaritzak Basque Green Deal ekimena aurkeztuko du BIOTERRA 2022 azokan

0

• Energia berriztagarriak, mugikortasun iraunkorra, tokiko eta Km0 kalitatezko produktua eta ekonomia zirkularra dira herritarrei zuzeneko informazioa eskainiko dien estandaren eduki nagusiak

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredok parte hartu du, gaur, Bioterra azokaren 19. edizioaren aurkezpenean. Azoka Ficoban (Irun) ekainaren 3tik 5era egingo da.

Europar Batasunak proposatutako Europako Itun Berdea edo European Green Deala EBko kide diren herrialdeei krisiari irtenbidea emateko eta etorkizun iraunkorragoa lortzeko tresna nagusietako bat da. Europar Batasunak 2050ean klimaren neutraltasuna lortzea ahalbidetuko duen hazkunde-estrategia da.

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak Euskadira ekarri nahi du itun horren espiritua, Basque Green Deal ekimenarekin. Euskadiko eragile nagusiek ekonomia- eta ingurumen-ibilbide-orri horren ardatz nagusiak jorratuko dituzte, hala nola: emisioak murriztea, ekonomia deskarbonizatzea, ekonomia zirkularra (hondakinak baliabide-iturri gisa erabiliz), eraginkortasun energetikoa, mugikortasun jasangarria, elikadura-katearen jasangarritasuna edo ingurune osasungarria lortzeko zero kutsadura.

Eusko Jaurlaritzak EUSKADIKO ITUN BERDEA – EUSKADIKO HITZARMEN BERDEA aurkeztuko du Ficobako BIOTERRA azokan. ITUN BERDEA dibulgaziorako eta eztabaidarako gunea da, Euskadiko herritar guztiei ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-estrategia horren errealitatea hurbiltzeko helburua duena.