Barakaldoko Udalak ezohiko osoko bilkura egin du gaur arratsaldean, eta puntu bakarra izan du: Lanpostuen Zerrendaren aldaketa onartzea, Udalaren bitartekotasun-tasa murrizteko.
Administrazio publikoetan bitartekotasuna murrizteko 20/2021 Legearen arabera, Udala eta erakunde autonomoak behartuta daude bitarteko lanpostuak finkatzen dituzten hautaketa-prozesuak egitera. Hautaketa-prozesu horiek, hau da, lege horren arabera Lan Eskaintza Publikora (LEP) atera behar diren lanpostuak, egitea konplexua izan da, eta Giza Baliabideen Arloak negoziazio sindikal luzea egin behar izan du.
Hala, gaur arratsaldean, LZn egokitzapen batzuk egin dira, hizkuntza-eskakizunekin, LZn lanpostuak sartzearekin eta titulazioa aldatzearekin zerikusia dutenak, Udaleko langileen aukerak hobetzeko xedearekin, beren lanpostuak egonkortze aldera. Aldaketa horiek guztiak sindikatu gehienek negoziatu eta adostu dituzte.