Baratza ekologikoen ustiatze esleipendunak zehazteko zozketa egin da Azpeitin

0
PRUEBA
Izarraizpe eta Otzakako baratza publiko ekologikoen esleipen berrirako zozketa egin da aste honetan.

Azpeitiko Udalak  2022-2030 urteen arteko Baratza Ekologikoen lagapen programaren bidez, herritarrei hainbat baratza ustiatzeko aukera eskaintzen die. Hala izen ematea ireki ostean, aste honetan zozketa egin da. Izarraizpeko eremuan 45 baratza zozketatu dira eta Otzakan 12. Dagoeneko argitaratu dira zozketaren emaitzak. Itxaron zerrendan hainbat herritar geratu dira zozketaren ostean, baina udalak ahalegina egingo du horientzako baratzea atontzeko eta programan parte hartu ahal izateko. Esleipena urtebetekoa da, zortzi urtera luzagarria. Eslependunekin epe laburrean jarriko da harremanetan udala kontratua sinatzeko.

Programa honen bidez Udalak hezkuntza alorrean praktika jasangarriak bultzatu nahi ditu, eta esleipen hauen bidez norbanakoak edo taldeak aukera dute baratza ekologikoak lantzeko eta norbere kontsumorako produktuak lortzeko.