Europar Batasunaren Funtsezko Eskubideen Agentziak Bilbao Balioen Hiria proiektua aukeratu du jardunbide egokiaren adibide gisa

0
PRUEBA

Europar Batasunaren Funtsezko Eskubideen Agentziak Bilbao Balioen Hiria proiektua aukeratu du jardunbide egokiaren adibide gisa, giza eskubideen ikuspegietan oinarritutako tokiko politikak indartzen laguntzeagatik aukeratu dute.

Hala, europar agentziak Bilboko balioen proiektua “Giza Eskubideen hiriak Europar Batasunean” izeneko txostenean sartu du. Txosten horrek alkateentzako, administrazioentzako eta toki erakundeentzako zimenduak, egiturak eta tresnak proposatzen ditu, funtsezko eskubideak indartzeko.

Dokumentua EBko eskubideen hirietako adituen, akademikoen, nazioarteko erakundeen eta hirien sareen ekarpenak eta jardunbide egokiak biltzen ditu. Azterlan hau “Human Rights Go Local” bildumaren hirugarren bolumena da, Giza Eskubideak Tokiko Mailan sustatzeko Zentroak UNESCO katedrarekin batera argitaratzen duena.

FUNTSEZKO ESKUBIDEEN AGENTZIA

Europar Batasunak Funtsezko Eskubideen Agentzia sortu zuen, estatu kideei eta EB-ko erakundeei laguntza eta aholkularitza independenteak eskaintzeko, funtsezko eskubideen gaineko azterlanetan oinarrituak. Funtsezko Eskubideen Agentzia EB-aren organo independentea da, eta Batasunaren aurrekontuarekin finantzatzen da.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Bilbao Balioen Hiria proiektuaren bidez, analisi, elkarrizketa, gogoeta eta elkarlanerako espazio bat sortu da erakunde, gizarte-entitate, enpresa, hedabide, ikastetxe eta herritarrentzat, Bilbo hirian balio partekatuen esparru bat sustatzeko.

Herritarrek parte hartzeko prozesu bat egin ostean, Bilboko Udalbatzarrak, 2018ko martxoaren 22ko osoko bilkuran, Bilboko Balioen Agiria onartu zuen. Agiri horretan, gizartearen ustez elkarbizitza egituratu behar duten 17 balioak (norbanakoarenak eta kolektiboak) jasota daude.

    • Giza Eskubideen errespetua, justizia soziala, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, elkartasuna.

 

    • Aniztasuna/inklusioa, konpromisoa, ingurumen-jasangarritasuna.

 

    • Partaidetza, konfiantza, sormena, elkarbizitza, nortasuna, esfortzua.

 

    • Erantzunkidetasuna, zintzotasuna, ilusioa eta osasuna.

 

Programak, gainera, “Balioak Garatzeko Plana” dauka. Dokumentu dinamiko eta malgu bat da, eta bertan 3 ardatz estrategikoak (Udala, Agiria eta Sariak) daude. 2019-2023ko “Balioen Agenda” ere badago, ardatzetako bakoitzean datozen urteetan garatu behar diren ekintza espezifikoekin. Azken helburua da herritarren eguneroko bizitzan “Bilboko Balioen Agirian” jasotako 17 balioak txertatzea.

SARE SOZIALAK: