Eusko Jaurlaritzak, gaur, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2022eko laguntza-plana aurkeztu die Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterriko enpresei

0

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu die Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterriko enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2022eko laguntza-plana. Iguralde, Enkartur, Somorrostroko formakuntza zentroa, Sestaoko Behargintza, Meatzaldeko Behargintza, BIC Bizkaia Ezkerraldea, Santurtzilan, Abanto-Zierbena Zerbitzuak eta Portugaleteko Udalarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia BIC Bizkaia Ezkerraldean egin da, eta eskualdeko hirurogei enpresa baino gehiagok parte hartu du.  Laguntzen aurkezpenaren ostean, enpresek networking egiteko aukera izan dute.

SPRI Taldeko Zuzendari Nagusi Aitor Urzelaik, Leyre Madariaga Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendari Ana Camachok, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendari Ainhoa Ondarzabalek, Laguntza Programaren arduradun Luis De Velascok, Ihobe-ko zuzendari Alex Botok, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Raul Perezek bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten. Ekitaldian Amaia del Campo Berasategik ere parte hartu du, Barakaldoko alkatea.

Enpresa Txiki eta Ertainentzako 2022ko laguntza-planak 74 programa biltzen ditu eta 600 milloi baino gehigoko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen inklusibo eta jasangarriari. Aurten I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratutako laguntzak Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako laguntza-programen % 70 baino gehiago dira.

Informazio gehiago: Katalogo digitala

Atxikitako argazkian, ezker eskubi:

    • Luis De Velasco, Laguntza Programaren arduraduna

 

    • Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendariak

 

    • Aitor Urzelai, SPRI Taldeko Zuzendari Nagusia

 

    • Amaia del Campo Berasategi, Barakaldoko alkatea

 

    • Ana Camacho, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria

 

    • Ainhoa Ondarzabal, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendaria

 

    • Alex Boto, Ihobe-ko zuzendaria