Goierri Valley: “Eskualdeko industria-eraldaketaren buru izan nahi dugu ezagutza eta berrikuntza partekatuz”

0
PRUEBA

“Munduko industria-partner konpletoena gara”, hala definitzen dute Josean Guerra, Goierri Valleyko presidenteak eta Iker Galparosorok, zuzendari nagusiak. 2017an sortu zen taldea. Metalmekanika sektoreko 33 enpresarekin hasi eta Goierriko 75 bazkide inguru ditu dagoeneko. “Eskualdeko eraldaketa industrialaren motorra izatea” du helburu, azaldu dutenez.

Bazkideen artean, Goierri Valleyk sektoreko hainbat enpresa lider industrial ditu: CAF, Irizar, AMPO, Orkli, Hine edo GH. Enpresa traktore hauentzako lanean ari diren enpresa txiki eta ertain industrialak ere. Beraz, “sektore horretako enplegu- eta jarduera-kontzentrazio handiaz ari gara, eta, horri esker, gure eskualdeak EAEko langabezia-indizerik txikienetako bat dauka” dio zuzendari nagusiak.

Bost urte hauetan, elkarteak enpresen parte-hartzea sustatzeko eta enpresa txiki eta ertainak indartzera bideratutako hainbat proiektu garatzeko lan egin du. “Enpresen estrategiak, pertsonen parte-hartzea, dibertsifikazioa, digitalizazioa, nazioartekotzea eta abar ezagutzera eta garatzera bideratutako proiektuak”, zehaztu du Galparsorok.

Goierri Valleyren beste helburuetako bat “industria-mailako harremana pertsonen arteko harremanera” eramatea da, Josean Guerrak azaltzen duenez. Eta hausnarketa estrategiko baten ondoren “formula arrakastatsua izan dela ikusita”, hurrengo urratsa kanporantz salto egitea dela ziurtatzen du. Ildo horretan, Goierri Valleyko presidentearen ustez, “Eskualde eta elkarte berritzailea izanik, mundu mailako sektore estrategikoen foro guztietan gure elkartearekiko lankidetza interesgarria ikusten duten erakunde pribatu edo publikoekin egoteko” unea da.

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.