Gorlizko pauso erronka

0
PRUEBA

Eguraldi ona datorrela aprobetxatuz, Gorlizko Udalak Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzuarekin batera, pauso erronka kooperatiboa abiarazi du Gorlizko herritarrak ibiltzera animatzeko. Erronkaren helburua ahalik eta urrats gehien gehitzea da, parte-hartzaile guztien artean «Tour» bat osatu ahal izateko Europako hiriburu nagusietan zehar.

Erronkak maiatzaren 10etik ekainaren 28ra arte izango du iraupena eta parte-hartzea doan izango da pertsona guztientzat. Gainera, hiru gastronomia-saski zozketatuko dira erronkaren amaieran.

Erronka dinamizatzeko Active Parks app-a erabiliko da. Aplikazioak automatikoki jasotzen ditu egindako urratsak, eta, gainera, hedapen-kanalaren bidez, ibilitako kilometroen berri emango die herritarrei.

Oso ekimen polita aktibatzeko!