Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea bertan izan da gaur, Denis Itxaso Gobernuak EAEn duen ordezkariarekin eta Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkatearekin batera, obraren nondik norakoak ezagutzeko.
Eusko Jaurlaritza inguruneko lurrak desjabetzeaz arduratu da, eta lan hauetarako guztira 105.600 euro inbertitu ditu. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak honako hau nabarmendu du: “Ibilbideak antolatzeko jarduketa honek hezeguneak babesten ditu, eta biodibertsitatea berreskuratzen laguntzen du”. Azpimarratu duenez, “erakundeen arteko lankidetza horrek San Lorentzoko aintzira handitzeko proiektuan jarraituko du, bai eta Pierre Loti-tik igaroko den oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbideak osatzeko proiektuan ere, horrek Hondarribia-Irun-Hendaiaren arteko mugaz gaindiko konektibitatea hobetuko du”.
*Informazio gehiago erantsitako oharrean