Sonia Díaz de Corcuerak bide-segurtasunaren eta mugikortasunaren inguruko 2030 GJHen erronkak aztertu ditu «USEC Bilbao Congress 2022» biltzarrean

0

Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak “GJH 2030 eta Bide Segurtasuna. ZERO IKUSPEGIAREKIN joera aldatzeko inplikazioa” eta “Mugikortasunaren kudeatzaileen egungo eta etorkizuneko erronkak” mahai-inguruetan parte hartu du Bilboko Euskalduna Jauregian egin den USEC Bilbao Congress biltzarraren barruan.

Goizean, lehenengo mahai-inguruan, Antonio Gómez Montejano Madrilgo Udaltzaingoaren komisario eta TRAFPOL-IRSA eta IPA España elkartearen lehendakariordeak eta Carlos García-Hirschfeld TVEko Bide Segurtasuna programaren ekoizle eragile eta aurkezleak ere parte hatu dute, eta bide-segurtasunaren egungo egoera eta Nazio Batuen Erakundeak 2030erako aurkeztutako Garapen Jasangarrirako Helburuetara egokitzeko prozesua izan dituzte aztergai.

Arratsaldean, bigarren mahai-inguruan, Ramón Lamiel Villaró Kataluniako Generalitateko Servei Català de Trànsit zerbitzuaren zuzendariak eta María Lindon Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko idazkari nagusiak ere parte hartu dute, eta hiriko, hiri-periferiako eta zirkulazio orokorreko errepideetako bide-segurtasunaren eta mugikortasun jasangarriaren arloko politikak aztertu dituzte.