Tapia: «Siemens-Gamesaren arazoa ez dira bertako langileak»

0
Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak eta Siemens Energyk bilera egin dute Bilbon, eta ordu eta erdiz, gutxi gorabehera, Siemens-Gamesaren etorkizuna aztertu dute, duela egun gutxi iragarritako EEPren ostean.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak elkarrizketen ostean jakinarazi duenez, topaketa adeitsua eta oso zuzena izan da: «Igorritako mezuak zuzenak eta frankoak izan dira. Garrantzitsua da konpainia egonkortzea, izan dituen galeren ondoren, aukeraz beteta dagoen merkatu berri bat onartu eta bertan lan egiteko».

Tapiak azpimarratu duenez, bileran argi geratu da langileak ez direla arazoa egonkortze-prozesuan, eta Siemens-Energyri gardentasuna eskatu dio konpainiaren kudeaketa hobetzeko prozesuan. «Horrela egin nahi dute, Alemanian ere horrela egiten dutelako, eta Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekosistemaren gaitasunak transmititu dizkielako, baita lankidetzan aritzeko prestasuna ere. Berriz ere adierazi behar da ekintza-gune nagusia konpainia egonkortzea dela, eta langileak ez direla arazoa».