Txileko Desarrollo Unibertsitateko medikuntza eta erizaintzako ikasleen bisita

0
PRUEBA

Basurtuko Irakaskuntza Unitateak Txileko Garapen Unibertsitateko medikuntza eta erizaintzako ikasleen ordezkaritza bat hartu zuen maiatzaren 25ean. Bisita hau Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikasleen mugikortasunerako lankidetza baten barruan kokatzen da, Latinoamerika programaren barruan. Desarrollo Unibertsitatearen bi egoitzekin (Santiago de Compostela eta Concepción) 2008. urtean sinatu zen hitzarmena eta orduz geroztik ikasleen trukea etengabea izan da. Ikasturte honetan erizaintzako 5 ikasle jaso ditugu eta Txilera 11 joan dira. 2022/2023 ikasturterako, erizaintzako 12 ikasle eta medikuntzako 2 ikasle han egotea planifikatuta dago.

Claudia Pérez Acuña (Medikuntza Fakultateko Erizaintzako zuzendaria, Desarrollo Unibertsitatea) eta Glenda Marco (Medikuntza Fakultateko Erizaintzako Karrera Koordinatzaile Akademikoa, Desarrollo Unibertsitatea) izango ditugu bisitan. Gaur Leioako campusa eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea bisitatu dituzte eta ondoren Basurtuko Ospitalea. Bihar, maiatzak 26, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen Donostiako egoitza bisitatuko dute eta ondoren Onkologikoa.