Agenda 30en baitan, herriko berdeguneen inguruko azterketa eta hausnarketa egin dute herriko haurrek

0
PRUEBA
Urtero gisa, herriko ikastetxeetako ikasleak Agenda 30 proiektuaren baitan lanean aritu dira ikasturtean zehar. Aurtengoan, herriko berdeguneei jarri diete arreta eta horien inguruan egindako lanketa eta azterketaren inguruko lanketa, proposamenak eta hartutako konpromisoen berri emateko izan dira parte hartzaileak udalean. Bertan, Leire Goenaga hezkuntza batzordeburuak eta AItor Bereziartua Ingurumenekoak adi-adi entzun dituzte beraien hausnarketa eta proposamenak eta egindako galderei erantzun ere egin diete.