Bilboko Udalaren kultur agenda

0

ARTE ESZENIKOAK

ESZENA KALERA

Eszena Kalera, Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena, auzoetara hurbilduko ditu zirku garaikidea, clowna, magia, ekintza parte-hartzaileak eta publiko guztiarentzako kale antzerkia. Programa hau familientzako da batez ere, eta bertan euskaraz egiten diren ekoizpen guztiak sartzen dira, baita beste ikuskizun elebidun edo testurik gabekoak ere

Panpotx Kultur Elkartea – Kattalinen bidaia

Lau musikarik eta bi aktoresek itsasoaren mundura eramango gaituen istorio handi honi bizia emango diote. Gaur egun lotan dauden baloreak berpiztea du helburu: errespetua, adiskidetasuna, ekologia, elkarlana.

    • Maiatzak 31, 18:00etan. Altamira (Frontoia)

 

    • Ekainak 4, 18:00etan. Miribilla (Gernika Lorategiak Etorbidea)

 

    • Ekainak 5, 18:00etan. Basurtu (Sabino Arana 50)

 

Ekainak 2, 19:00etan. Altamira (Frontoia)

Ganso & Cia – Mambo Bingo

Bidaia transatlantikoak bertan behera geratu eta gero, lehorrera itzultzea beste erremediorik ez zuten izan. Beren ikuskizunaren onena hautatu zuten (bingoa eta mambo musika), munduko itsaso guztietan den koktel dibertigarri eta bitxiena eskaintzeko.Bingo jolas klasikoaren bertsio umoretsua da Mambo Bingo. Zenbaki-ontzia, sariak… baina, tarteka, inprobisazioa, gag-ak eta musika-arrakastak ere bai.

Ekainak 3, 18:00etan. Olabeaga (San Nicolás Elizaren Plaza)

Magia en zapatillas – DesEquilibrado

Magia, zirkua, musika eta dantza tartekatzen dira istorio honetan. Batetik, pertsonaia honen desoreka emozionala eta, bestetik, aurkitzen dituen gauza guztiak sudurraren puntan orekan jartzeko duen obsesioa kontrajartzen dira.

Ekainak 3, 19:00etan. Santutxu (Karmelo Plaza)

Aukeran Dantza Konpainia – Hurrengo geltokia…

Bizitza bidaia gisa ulertuta. Maletak, norbanakoaren eta norberaren probabilitateak biltzen dituen metafora, kohesio elementua dira guztiontzat berdintsuak diren indarrak eta gaitasunak jarduten duten bizi-prozesuan. Bidaiari bakoitza, bere ekipajea aldean daramala, lekuz aldatzen da.

Ekainak 4, 13:00etan. Santutxu (Karmelo plaza)

Proyecto Larrua + Eva Guerrero – Muda + Gorpuztu laburra
Muda: bidaia bat da bi gorputzen eboluzioan barrena. Bi emakumek espazio bat, esperientziak eta berritze-prozesu bat partekatzen dituzte; aldaketa bat, aro berri batera bidean. Lozorroa eta pausa pertsonala alde batera utzita, transformaziora bidean doaz elkarrekin. “Proyecto Larrua” konpainiaren triptiko batean sartzen da Muda, larruazalari eta haren ezagutzari eta babesari buruzkoa.

Gozpuztu laburra: dantza garaikideko ikuskizuna da. Orekaren bilaketari buruz hitz egiten du. Oreka bilatzeko, lasaitasunean egoteko borroka da; zarata isiltzeko, zama eta errua aritzeko, eta piztia lasai egongo den tokia bilatzeko borroka. Erlijio jakin batzuen une zehatz batzuetan gorputzaren erabileraren gainean egiten den ikerkuntzatik dator. Gorputza zatietan banatuz, eta otoi egitean sortzen den mugimendu ekintzak aztertuz, erlijioetan agertzen diren kontzeptuak jorratzen dira, hala nola, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa, hemendik jaiotzen da Gorpuztu.

Ekainak 4, 19:00etan. Miribilla (Gernika Lorategiak Etorbidea)

Dikothomia CÍA – [‘e.go]
[‘e.go] zirku-ikuskizuna da, jendea esperientzia iragankor bat gozatzera gonbidatzen duena. Pertsona baten barruan bizi diren pertsonaia guztiak ezagutzeko parada. Mazoari idatzitako maitasun-poema, zirkuko adierazpen artistikoko objektua den aldetik. Pertsona bakoitzak bere barruan daukan barne munduaren proiekzioa.

EUSKAL FOLKLOREA

DANTZA PLAZETAN

Dantza Plazetan ekimenarekin, hiriko plazek tradizio handiena duen kultur programetako bat jasoko dute. Programaren helburu nagusia euskal folklorea indartzea eta hari balioa ematea da, erromeriak, dantza-alardeak eta kalejirak eginez plaza publikoetan. Horrela, dantzaldi tradizionalen izaera parte-hartzailea berreskuratu nahi da, non dantzariek festan parte hartzeko gonbita egiten dieten ikusleei

    • Ekainak 3, 19:00etan: Erromeria Zorrotzan Ibai Arte Dantza Taldearekin.

 

    • Ekainak 5, 12:00etan: Dantza alardea, Ibarrekolandatik Bihotz Alai Taldearekin.

 

UDABERRIKO BERTSO SAIOAK

Udaberriko Bertso Saioak jada euskaltzaleen arteko topagunea da eta bere helburua Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak hirian egiten duen lana babestea da. Izan ere, oraingo honetan, saioen gai nagusia eskola bera izango da. Programako jarduera guztietarako sarrera librea da.

    • Ekainak 4, 13:00etan. Deustuko San Pedro, on Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Saioa Alkaiza, eta Arkaitz Estiballesekin.

 

SANTUTXU KOLOREA

Santutxu Kolorea, Santutxuko Karmelo plazara itzuliko da bosgarren urtez, datorren astean beste edizio bat egiteko. Programa honen helburu nagusia euskal folklore tradizionala bultzatzea eta publikoari ikuskizun paregabeez gozatzeko aukera ematea da, eta horretarako, aurten ere Gaztedi Dantza Taldea-n, 70+1 urteurrena ospatzen duen auzoko kultur elkartean, laguntzen da programa hau antolatzeko.

Ekainak 3, 19:00etan.

Aukeran Dantza Taldea (Donostia)

«Hurrengo Geltokia…»

Ekainak 3, 20:00etan.

Musika kalejira Bildhotsak taldearekin (Amurrio). Ibilbidea: Karmelo Plaza, Particular de Allende, Arsuaga, Arquitecto Ricardo Bastida Plaza eta Karmelo Plaza.

Ekainak 4, 10:00etan.

Gaztediko Txistularien Kalejira Santutxuko kaleetan barrena

Ekainak 4, 13:00etan.

Dantza garaikidea. Proyecto Larrua (Gasteiz) + Eva Guerrero Kopainia (Bilbo)

Ekainak 4, 19:00etan

Duguna – Iruñeko Dantzariak (Iruñea) eta Gaztedi Dantzari Taldea (Bilbo)

Ekainak 5, 10:00etan.

Gaztediko Gaiteroen Kalejira Santutxuko kaleetan barrena

Ekainak 5, 12:00etan.

Kalejira erraldoiekin Kietb Erraldoiak (Bermeo), Arai Erraldoien Konpartsa (Gasteiz), Mairuek Gaztediko Erraldoiak (Bilbo). Ibilbidea: Karmelo plaza, Julian Bolivar Elorduy kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, Karmelo biribilgunea, Ricardo Bastida Arkitektoaren plaza eta Karmelo plaza

Ekainak 5, 14:00etan.

Erraldoien azken dantza

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

Expodistrito, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

► MAIATZAREN 30ERA ARTE.

Begoña Udaltegia- ANESVAD Fundazioa Eva Menarekin lankidetzan – Rostros Que Dejan Rastro – Margoa

Covid19aren pandemiak erakutsi digu norberekoikeriaren gainetik egon behar duela guztien onurak. Osasuna erronka global bat da. Eta osasun-arloko langileen talentua altxor unibertsal bat, eta hala izan behar du. Medikuntzako, erizaintzako eta zainketetako profesionalen aldeko omenaldi bat da. Aukera bat, oroimenean arrastoak uzten dizkigutenen aurpegiak ikusteko

San Inazioko Udaltegia – Ibarrekolanda – Angel Sánchez – Babel – Argazkigintza.

Babel, berez, eraikin hutsak eta hotzak baino askoz gehiago da. Inkomunikazioaren inperioa da. Gizatasunik gabeko gizarte baten erradiografia.Babel mintzo zaigu egungo norbanakoaren nahasmenduaz, gure nora ezaz, eta geure buruaren aurreko babesgabeziaz, ez baitago bakardade handiagorik norberaren mira eginik bizitzea baino. Erakusketa hau Errekaldeko Udaltegian ikusi ahal izango da ekainaren 1etik aurrera.

Errekaldeko Udaltegia – Ibarrekolanda – Salimos Reforzada o Re-forzadas– Argazkigintza.

Erakusketa honen helburua Giza Eskubideen Egunari buruz hausnartzea eta jarraipena ematea da. Egun hori aldarrikatu zenetik denbora asko igaro den arren, edukia oraindik ez da bete, larriki urratzen ez bada. Pandemiaren krisiak agerian utzi du pertsonak zaintzeko konpromiso sendoa hartu behar dela, eta horrek hori betetzeko erantzukizun soziala eskatzen du.Erakusketa hau San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegian ikusi ahal izango da ekainaren 1etik aurrera.

Abandoko Udaltegia – Manuel Picó Martínez – Margoa

Erromes bat menturara bezala, poeta lehiatu bat bezala, koloreen eta formen liluramenduak bezala.

► EKAINAREN 1ETIK AURRERA

Abandoko Udaltegia – PHOTOBAT – Argazkigintza

Photobat, Bilboko Argazki Elkartea, argazkigintzako elkarte bat da, eta Bilbon dauka egoitza. 2015ean sortu zen, eta harrezkeroztik, bazkideak gehituz joan zaizkio, grina berarekin: argazkigintza. Lehiaketak, ikastaroak eta argazkigintzako irteerak ez ezik, erakusketak ere antolatzen ditugu. Eta hortik sortzen da erakusketa kolektibo hau, 32 irudirekin, aukera emanez gai, teknika, estilo eta argazkigintza ulertzeko modu desberdinak hautemateko. Espero dugu gozatzea!

Castaños Udaltegia – María Rosario Uriarte – El Color En La Naturaleza – Margoa

Artelan handi horrek, Natura biluz eta basak, bere paisaiekin, argiekin eta une beti desberdinekin, artista asko gonbidatzen eta inspiratzen ditu zirrara eragiten duten obrak sortzera.

Begoñako Udaltegia – Blanca Calderón – Margoa

Genero-kontzeptua baino harago doan figura femeninoa interesatzen zaio artistari. Fintasuna, keinua, gorpuztasuna, samurtasuna eta intimismoa funtsezkoak dira proposatzen dudan emakumearen margozko kontakizunean. Ez dago ezer pastelaren teknika bezalakorik adierazteko zer den femeninotasunaren xarma bere ustean; zeren pastelaren teknika oso fina baita, eta tratatzeko zaila, eta trazu garbi, fresko, benetako eta lehen asmokoa eskatzen baitu.

LITERATURA

LIBURU AZOKA

Bilboko 2022ko Liburu Azoka ekainaren 2tik 12ra egingo da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan, Liburu Azokaren esparruan egiten direnak.

    • Maiatzak 31. 19:00etan. Javier Alcibarrek “Material de uso urgente. 200 poemas” aurkeztuko du.

 

    • Ekainak 1, 19:00etan. Alan Parksek “Bobby March vivirá para siempre” aurkeztuko du.

 

    • Ekainak 2, 19:00etan. Rosa Monterok “El peligro de estar cuerda” aurkeztuko du.

 

    • Ekainak 3, 19:00etan. Kirmen Uribek “La vida anterior de los delfines” aurkeztuko du.

 

MUSIKA

MUSIKAUZO

Eguraldi ona iristearekin batera, hainbat estilotako bertako musikariek zuzeneko emanaldia eskainiko dute MusikAuzo saioarekin, ikusle gehienek gutxien ezagutzen dituzten euskal taldeak doan hurbiltzeko.

Ekainak 2, 20:00etan Indautxu Plaza.Organizing

Erronka berrien bilaketak eta jazz musikari handienganako errespetuak bultzatuta, musikari hauek elkarrekin lan egiten dute eta helmuga musikal berriak jarri dituzte. Laukotea sendoa, zaildua, ondo eratua eta interesgarria da, eta sonoritate berezia dauka. Bere errepertorioan Raúl Sainz de Rozasen konposizioak eta jazz standardak txandakatzen dituzte.

 Ekainak 3, 20:00etan Bilbo Zaharreko Plaza. Iratz Urkizu

Abeslari oriotarrak bere lehen diska plazaratu du, amets berri baten hasiera dela esan dezake. Diskoa bederatzi abestiz osatuta dago, haietatik zortzi berak sortutako doinuak dira eta bederatzigarrena bere aitak duela urte batzuk sortu zuen “Bizitzarekin lehian”-en bertsioa da. Hitzei dagokionez, hainbat idazlek josi dituzte kantuak: Kirmen Uribe, Itzea Urkizu, Xabier Sukia, Maddalen Arzalus eta Aner Peritz.

TXISTU BANDA AUZOETAN

Euskalduna Jauregiko kontzertu-denboraldia amaitu ondoren, Bilboko Udal Txistulari Bandak kalera salto egingo du udaberriko kontzertu-denboraldiarekin eta dagoeneko finkatuta dagoen Txistu Banda Auzoetan programarekin. Ekainera arte Bilboko hainbat auzo bisitatuz eta girotuz Bilboko herritarrengana hurbiltzea helburu duen ekimena da.

    • Ekainak 3, 19:00etan Areatzako Kioskoan. Taldeko 40 interprete baino gehiago taularatuko dira, Iñaki Urkizuren gidaritzapean, Naohiro Iwairen moldaketekin hainbat egileren piezak aukeratuz.

 

UDAL LIBURUTEGIAK

Bilboko Udal Liburutegiek hainbat kultur jarduera proposatzen dituzte adin tarte desberdinetarako. Horien artean daude ipuin-kontalariak, tailerrak, hitzaldiak edo liburu-aurkezpenak.

    • Maiatzak 30, 18:00etan. San Inazioko Liburutegia. “Hankaz Goraipuinkontalaria, 6-10 urte bitarteko haurrentzat.

 

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus