Datorren asteazkenean jarriko dira indarrean Kastrexanatik Kadaguarako Kbusen joan-etorri berriak

0

Barakaldoko hiri-autobusaren Kbus zerbitzuak 3. linearen maiztasun-igoera estreinatuko du datorren asteazkenean, hilak 1. Kastrexana eta Kadagua zentroarekin lotzen dituen lineetarako osoko bilkuran onartutako ordutegi berriak dira, eta 7 zerbitzu-ordutegi berri izango ditu hasiera batean, zerbitzua auzo horietara iritsi zenean, 2020an, martxan jarritako hiru zerbitzuen aldean. Gainera, gaur goizean, Jon Andoni Uriak Auzoetarako Obra eta Zerbitzuetako arloko zinegotziak adierazi duenez,» 3. lineak bi geltoki izango ditu Burtzeña auzoan; bata Munoa kalean, 22 zenbakiaren parean, Kastrexanara norabidean, eta Gurutzetara norabidean, bestea. Eskaera biak auzotarrek egin dizkigute eta, bideragarritasuna aztertu ondoren aktibatzea erabaki dugu, auzo horietan eskaintzen dugun zerbitzua hobetzeko».

2020an, Amaia del Campo alkate barakaldarrak Kbusa erdialdetik urrunen dauden auzoetara hurbiltzeko konpromisoa bete zuen. Hala, hiri-autobusa Burtzeña, Kastrexana eta Kadaguara iritsi zen, 2020an. Autobusak erabat berrituta zeuden, iriste-errazagoak ziren eta ingurumena errespetatzen zuten, ibilgailu hibrido eta elektrikoak izanik. Linea berri bat sortu zen Kastrexana eta Kadagua auzoei zerbitzua emateko, 3. linea, alegia, eta hiru ordutegi-tarterekin ekin zion ibilbideari. Gobernu-taldeak konpromisoa hartu zuen inguruan ordutegiak zabaltzeko aukera aztertzeko. Azterlan horretan oinarrituta, 3. linea egunean hirutik zazpi ordutegi-tarte egitera igaro zitekeela ikusi zen.

ASTEAZKENEAN, HILAK 1, ABIARAZIKO DIREN ORDUTEGI BERRIAK:

Astelehenetik igandera, jaiegunak barne: irteerak Kadaguatik, 07:45, 8:45, 9:45, 14:45, 15:45, 16:45 eta 17: 45ean.

Astelehenetik igandera, jaiegunak barne: irteera Kastrexanatik 8:15, 9:15, 10:15, 15:15, 16:15, 17:15 eta 18:15ean.

Aldaketa horien ondorioz, kontratuaren kostua urtean 64.355 euro igoko da.

BURTZEÑAKO 3. LINEAN BI GERALEKU BERRI EGITEA

Asteazkenetik aurrera, Burtzeña auzoko 3. lineako beste bi geraleku egongo dira indarrean. Uriak adierazi duenez, «linea horren erabiltzaileek Burtzeñan geldialdiak egiteko eskaera helarazi ziguten, orain arte ez baita auzoan gelditzen. Eskaera hori enpresa esleipendunarekin aztertu ondoren, abian jar zitezkeela ikusi da, eta, beraz, datorren astean jadanik aktibo egongo dira». Munoa kaleko bi geraleku dira, bata 22. zenbakiaren parean, Kastrexanarako norabidean, eta bestea gasolindegiaren parean, Gurutzetarako norabidean. «Espero dugu 3. lineako aldaketa horiek auzotarrentzat lagungarriak izatea eta Kbus zerbitzuak bere zerbitzua hobetzen jarraitzea».

Osoko bilkurak berriki onartu du, halaber, Kbus erregelamendu berritu bat, zeinaren bidez 6 urtetik beherakoek doan bidaiatzeko duten adina murrizten baita; ikusmen-, entzumen- eta mugikortasun-arazoak dituztenen iriste-erraztasuna hobetuko da; garraiorik gabeko maskotak sartu ahal izango dira, edo bizikletak autobusetara sartu ahal izango dira, besteak beste. Berritasun horiek oraindik ez daude indarrean, baina neurri horiek onartzeko ohiko izapideak egiten ari dira, eta behar bezala jakinaraziko da indarrean sartuko direla.