Urgull eta Berria pasealekua
Ekainaren 4tik aurrera, larunbata, Dbusek mikrobus zerbitzua emango du Urgull Mendian, 39-Urgull linearekin.
Ekainaren 22ra arte, zerbitzuak larunbatetan eta igandeetan emango dira, baina ekainaren 23an zerbitzuak egunero ematen hasiko dira.
Zerbitzuak 30 minuturo izango dira goizeko 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldeko 17:00etatik eta 20:00etara.
Urgull alderantz irteerak SALAMANCA PASEALEKUTIK izango dira, ondorengo orduetan:
- 11:00 – 11:30 – 12:00 – 12:30 – 13:00 – 13:30
- 17:00 -17:30 – 18:00 – 18:30 – 19:00 – 19:30 – 20:00
Urgulletik irteerak SANTIAGOKO BATERIATIK izango dira ondorengo orduetan:
- 11:15 – 11:45 – 12:15 – 12:45 -13:15 -13:45
- 17:15 – 17:45 – 18:15 – 18:45 – 19:15 – 19:45 – 20:15
- Urgullerako zerbitzuaz gain, mikrobus honek Bretxa eta pasealeku Berriko aparkalekuen arteko garraio publikoko konexioa dakar.
- Uztailean eta abuztuan ere egunero emango da zerbitzu hau, Aste Nagusian eta aurreko eta ondorengo egunetan izan ezik, Pasealeku Berriko barraken instalazioa dela eta. Irailean zerbitzua asteburuetan izango da berriz ere, Estropadetan izan ezik.
Zerbitzu gehiago Igeldoko linean
- Ekainaren 1etik aurrera, Dbuseko 16-Igeldo linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dira, ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa errazteko.
- 16-Igeldo linea ekainaren 1ean, asteazkena, hasiko da zerbitzu gehiago ematen eta irailaren 30ean, ostirala, bukatuko, egun bi horiek barruan sartuta.
- 10:05etik 21:05era handituko da zerbitzuaren maiztasuna, denbora tarte horretan 20 minutukoa izango baita.
Informazio gehiagorako, kontsultatu gure webgunean www.dbus.eus edo jar zaitez gurekin harremanetan 900 840 146 telefono zenbakira deituta.
2022/05/27-an argitaratua