Eusko Jaurlaritzak 36.000 euroko dirulaguntza emango dio Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeari

0

Eusko Jaurlaritzak, lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren agindu baten bidez, 36.000 euroko dirulaguntza emango dio Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeari. Laguntza izango da elkarteak, 2021eko abuztuan Segurtasun Sailarekin izenpetu zuen lankidetza-hitzarmenaren arabera, larrialdien eta babes zibilaren arloan bere gain hartu zituen konpromisoak betetzeko gastuak finantzatzeko.

Aipatu behar da 1982an sortu zen Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea IRO – International Rescue Dog Organization erakundeko eskubide osoko kidea dela. Erakunde hori 1993an sortu zen Stockholmen, Suedian, nazioartean laguntza txakurrekin egiten den lana sustatzeko helburuarekin.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sistemaren helburua da pertsonak, ondasunak eta ondare kolektiboa babestea arrisku kolektibo larrietan, hondamendi eta hondamen publikoko egoeretan eta zerbitzu eta operatibo ezberdinak koordinatzea edo horiek esku hartzea eskatzen duten beste hainbat larrialdi-egoeretan.

Segurtasun Sailera atxikitako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza arduratuko da dirulaguntza kudeatzeaz.