Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordea, Rikardo Lamadrid Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariarekin batera, Euskelec Lanbide Heziketako ikastetxeek egindako ibilgailu elektrikoen txapelketan izan da. Egun guztian zehar, goizez eta arratsaldez, Lanbide Heziketako ikasleek fabrikatutako ibilgailu elektrikoak proba dinamikoak eta erresistentziakoak ari dira gainditzen, Donostia erdialdean beren-beregi prestatu den zirkuituan. Euskelec zirkuituan izan da, halaber, Pilar Arana, Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraio zinegotzia.
Tknikako (Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa) arduradunekin batera, erakundeetako ordezkariek bertatik bertara jarraitu ahal izan dituzte ibilgailuek egin behar izan dituzten probetako batzuk, eta zuzenean egiaztatu ahal izan dute ikasturte honetan Lanbide Heziketako ikastetxeek eta ikasleek egindako lanaren emaitza. Probak hasi aurretik, gainera, ikasleetako batzuekin solasean aritzeko aukera izan dute, boxetan.
Zer da Euskelec?
Euskelec txapelketan, Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu % 100ean elektriko bat diseinatzen eta eraikitzen dute, oinarri motor komun batetik abiatuta (motorra, motor-kontrolagailua eta bateriak). Ekimenaren helburua da ikasleen talde-lana sustatzea eta jarduera esperimentala eta sormenezkoa oinarritzea, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako elementu pedagogiko gisa.
Txapelketa, halaber, trakzio elektrikoko ibilgailuetan espezializatutako teknikariak trebatzeko eta sustatzeko plataforma da, eta fabrikazio-teknika berrien esperimentazioa eta material berrien erabilera sustatzen du.
Euskelecek bi fase ditu: prototipoa aurkezteko fase teknikoa eta sormenezkoa; eta fase dinamikoa. Gaur burutzen ari den bigarren fase honetan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatzen dira eslalom, azelerazio eta gehieneko balaztatzeko proben bidez, besteak beste.
-
- fasea: arlo teknikoa eta sormenezkoa. Lehen fase hau apirilaren 28an egin zen, Amorebieta-Etxanoko Boroa Enpresa Parkeko AIC Center-en instalazioetan. Bertan, talde parte-hartzaileek beren proiektuen aurkezpenak eta ibilgailuen aurre-egiaztapenak egin zituzten epaimahai baten aurrean (proiektuaren memoria, diseinua eta berrikuntza, besteak beste).
-
- fasea: proba dinamikoak. 2. Fasea gaur ari da burutzen, Donostiako Alderdi Eder parkean. Taldeek beren prototipoa proban jarri behar dute zirkuituan.
Maiatzaren 29a: proba dinamikoak
Ibilgailu elektrikoek honako proba hauek dituzte gaurko saioan, txapelketarako berariaz egokitutako zirkuituan
-
- Balaztatzea: autoa ahalik eta distantziarik laburrenean gelditu behar da, gutxienez orduko 25 km -ko abiaduran doala.
-
- Azelerazioa: ibilgailuak geldi dagoenetik 60 metro ibiltzeko behar duen denbora kronometratzen da.
-
- Eslaloma: ibilgailuak eslalom-zirkuituari buelta bat emateko behar duen denbora kronometratzen da.
-
- Sailkapena: 20 minututan, talde guztiek 3 buelta eman beharko dituzte gutxienez. Talde bakoitzak buelta batean lortzen duen denborarik onenaren arabera zehaztuko da irteera-ordena erresistentzia-proban.
-
- Erresistentzia-proba: 75 minututan distantziarik handiena zein autok egiten duen ebaluatuko da. Ibilgailuak sailkapenean zehaztutako irteera-ordenan jarriko dira. Helmugatik igarotzen den aldi bakoitza zenbatuko da, eta puntu horretatik gehien igarotzen den taldea izango da irabazlea (hots, buelta gehien ematen dituena).
Proba dinamikoak egiten hasi aurretik, auto guztiei egiaztapen teknikoak egin zaizkie. Egiaztapen horiek amaitzean, bateriak zigilatu egin dira, berriz kargatzeko aukera eragozteko. Ibilgailu guztiek bateria-karga bakarrarekin egin beharko dituzte egun guztiko probak.
30 talde, 30 ibilgailu
Urtez urte, gero eta handiagoa da Euskelecen parte hartzen duten prototipoen kopurua, eta gero eta esparru geografiko urrun eta desberdinagoetako gazteek eta taldeek hartzen dute parte. Igande honetan, euskal ikasleek besteak beste Kantabriako, Madrilgo, Kataluniako, Aragoiko, Valentziako Erkidegoko edo Gaztela-Mantxako ikasleak dituzte aurkari, eta baita Iparraldeko talde bat ere.
Parte hartzen ari diren taldeak:
Dortsala
|
Ikastetxea
|
1
|
Nuestra Señora de los Remedios BHI. Kantabria.
|
2
|
Iurreta LHII.
|
3
|
Somorrostro prestakuntza-zentroa. Muskiz.
|
4
|
CIFP N1. Kantabria.
|
5
|
San Jorge LHII. Santurtzi.
|
6
|
Otxarkoaga prestakuntza-zentroa. Bilbo.
|
8
|
Aretxabaleta Lanbide Eskola LHII. Aretxabaleta.
|
9
|
Elorrieta Errekamari LHII. Bilbo.
|
10
|
Emilio Campuzano LHII. Bilbo.
|
11
|
CIFP N1. Kantabria.
|
12
|
Miralbueno BHI. Aragoi.
|
13
|
Ortzadar Ikastetxea. Donostia.
|
14
|
Urola Garaiko Lanbide Eskola. Zumarraga.
|
15
|
San Juan Bautista “La Salle”. Kantabria.
|
16
|
Meka LHII. Elgoibar.
|
Dortsala
|
Ikastetxea
|
17
|
Bidebieta LHII. Basauri.
|
19
|
Egibide. Gasteiz.
|
20
|
Mendizabala LHII. Gasteiz.
|
22
|
Peñascal LHIPI. Bilbo.
|
23
|
Fuente Fresnedo BHI. Kantabria.
|
25
|
Pedro de Tolosa BHI. Madril.
|
26
|
Ezkurtze BHI. Bilbo.
|
28
|
Don Bosco LHII. Errenteria.
|
29
|
Institut Mare de Déu de la Mercè. Katalunia.
|
30
|
Maestre de Calatrava BHI. Gaztela-Mantxa.
|
31
|
Pedro Mercedes BHI. Gaztela-Mantxa.
|
32
|
La Marxadella BHI. Valentziako Erkidegoa.
|
33
|
Cotes Baixes BHI. Valentziako Erkidegoa.
|
34
|
Giner de los Ríos BHI. Gaztela eta León.
|
35
|
La Chambre des Metiers. Baiona.
|
Ordutegia:
Maiatzaren 28a, larunbata
|
|
17:00-21:00
|
Egiaztapenak
|
Maiatzaren 29a, igandea
|
|
7:30-10:00
|
Egiaztapenak
|
10:30-11:30
|
Balaztatzea, Azelerazioa, Eslaloma (1. txanda)
|
12:00-13:00
|
Balaztatzea, Azelerazioa, Eslaloma (2. txanda)
|
13:00-13:30
|
Sailkapena, 1. txanda
|
13:30-14:00
|
Sailkapena, 2. txanda
|
14:00-15:00
|
Bazkaria
|
15:30-16:45
|
Erresistentzia
|
17:00-17:30
|
Sari-banaketa
|