Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi du ordaindutako eta erabili gabeko erregaiaren zenbatekoa ez itzultzeko ibilgailuak alokatzeko enpresen klausula abusuzkoa dela

0

Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiaren epai batek ezetsi egin zuen ibilgailuak alokatzeko enpresa baten apelazio-errekurtsoa, eta berretsi egin zuen Andaluziako Juntak enpresa horri ezarri zion 32.501 euroko zehapena, eta enpresa kondenatu zuen, gainera, kostuetan.

Andaluziako Juntak bi klausula abusuzkotzat jo zituen eta enpresa zigortu zuen.

Alde batetik, Juntak uste du, eta AJANak berresten du, alokairuko ibilgailua itzultzean 30 minututik gorako atzerapenak 24 orduko aldietan kobratzea gorantz biribiltzeko praktika dela, eta ez dela kontratuaren funtsezko zatia: “ulertzen dugu prezioa, gauza eta errentariak balia dezakeen denbora finkatzea dela. Ez gainerako guztia”. Era berean, adierazi du ezin dela jo zatikako fakturazioa denik eta elkarrekikotasunik ez dagoenik. Adierazi du, halaber, “minutu batzuetan edo ordu batean atzeratze hutsak kalte objektiboa eta kuantifikagarria dakarkiola aldeetako bati, inoiz ez besteari. Desproportzio horrek eta elkarrekikotasunik ezak egiten dute abusuzko klausula hori”.

Bigarrenik, eta erabiltzaileak «erregai-ontzia» zerbitzua kontratatzen duen kasuei dagokienez, epaiak dio alokairu-enpresak erabiltzaileari erabili ez duen erregaiaren zenbatekoa, eta ibilgailua erabilita ematen zaiona, itzuli nahi ez izatea ezin dela ez abusuzkotzat hartu: “Onuraduna beti da alderdi bera, eta enpresa beti da irabazle. Errentatzaileak inoiz ez du itzultzen kontsumitu ez den erregaiarengatik kobratu duen guztia edo zati bat. Elkarrekikotasunik ezak klausula hori abusuzko bihurtzen du”.

Epai horrek aurreko epaiak berresten ditu, eta kasazio-errekurtsoa jar dakioke epaiari.

Ebazpena (PDF, 640 KB)