Barakaldok erakundeei eskatu die arau eta zerga esparruak gara ditzatela guraso bakarreko familientzat

0
PRUEBA

Barakaldoko osoko bilkurak gaur arratsaldean egin duen bileran Elkarrekin Barakaldo taldeak aurkeztu duen mozioa onartu du; mozioari EAJ-PNVk, PSEEk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako transakzio-zuzenketa egin zaio eta guraso bakarreko familiaren titulua arautu eta garatzeko beharrari buruzkoa da, familia mota hori babesteko neurri espezifikoak sortzeko euskarri gisa balio dezan. Proposamena aho batez onartu da.

Zehatzago esanda neurriak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio arau-esparrua garatzeko, guraso bakarreko familientzako berariazko babes-politikak eta -neurriak garatzeko lagungarri izango dena. Gainera erakundeei eskatzen zaie, zerga-arloan dituzten eskumenak gauzatzean, familia kalteberen eta ahulen egoera aintzat hartuko duen  garapen-esparrua ahalbidetzeko,  aldi berean arreta berezia jarriko duena guraso bakarreko familietan. «Badakigu guraso batek berak bakarrik seme edo alaba bat hazteak zer zailtasun dituen. Zailtasunak era askotakoak dira, besteak beste lana eta hazkuntza-lanak, etxekoak eta bar  bateratzea… eta egoera horiek zailtasun ekonomikoak ekar ditzaketela kasu askotan, lanaldi osoko lana, prestakuntza eta abar ezin dituztelako eskuratu» baieztatu du Mikel Antizarrek,  Gizarte Ekintzako zinegotziak.

«Horregatik Eusko Jaurlaritzak azken urteotan bultzatutako politikek ere garrantzi handiagoa ematen diete ez  bakarrik erreparaziora bideratutako politikei, baizik eta prestaketara bideratutakoei, abiaburutzat besteak beste familia-politikak, hezkuntza-politikak eta genero-berdintasunekoak hartuta, funtsezko elementutzat hartzen direlako garapen sozialerako ez ezik, garapen ekonomikorako ere»  gogorarazi du.

Onartutako mozioak, halaber, Barakaldon egoera ahulean dauden familiak babesteko politikak zeharka eta erakundeen artean lantzen jarraitzeko eskatzen dio udal-gobernuari, zaurgarrienak diren horien artean  arreta berezia jarriz guraso bakarrekoetan; halaber, udal-gobernuari eskatzen zaio ahal den guztietan familia mota horiek kontuan hartuta kontratazio publikoetan klausula sozialak txertatzeko lanean jarraitzeko.