Ekainaren 2an izango da, Sanjuandegin, Barraken Eguna

0

Badatoz, bueltan Sanjuandegiko festak, eta dagoeneko prest dira haurrentzako barrakak. Ohiturari jarraituz, aurten ekainaren 2a izango da Barraka Eguna. Egun berezi horretan, barraketako bira bakoitzak 1€ko prezioa izango du.

Musikarik gabeko orduak

Azken urteotako dinamikari jarraituz, udalak Marea Urdinarekin elkarlanean, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako gune edo momentu egokiagoak sortzeko helburuz, musikarik gabeko ordu edo tarteak egitea adostu dute.

Hala, ekainaren 2an, barraka egun osoan ez da musikarik izango; maiatzaren 28 eta 29 eta ekainaren 4eta 5ean, goizean eta arratsaldez, 18:00ak arte  ez da musikarik izango.