Etika soziosanitarioa. UPV/EHUk eskaintzen duen graduondo tituluaren 4. edizioaAurrez izena emateko epea irekita!

0
PRUEBA

UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Zientzia Fakultateak 2022-2023 ikasturtean, Etika sozio sanitarioko graduondoaren edizio berri bat emango du. Eskolen %50 erdi-presentzialak izango dira.

Xedea eta helburua

Programa honen helburua ondorengoa sustatzea da: etikaren ikuspegia Euskal Herriko osasun-sisteman, gizarte-sisteman eta sistema soziosanitarioan pertsonen arretaren kalitatea hobetzeari aplikatzea.

Helburua da  gizarte esku-hartze , sanitario eta soziosanitarioaren eremuko profesionalei etika aplikatuaren eta gatazka etikoen konponbidearen arloko prestakuntza ematea.

Graduondoko horren helburua da, integraltasun, pertsonalizazio eta jarraitutasun-betekizunak betetzeaz gain, izaera tekniko eta etikoko beste batzuk ere sustatzea, erantzukizun profesionalagatik eta inplikatutako erakundeengatik, eta horren mende dagoelako herritarren duintasuna eta eskubideak errespetatzea.

Sarrera profila, datak eta non emango den

Prestakuntza erdi-presentziala da (%50), eduki teoriko eta praktikokoa, eta unibertsitate-titulua dutenei zuzenduta dago batez ere: Gizarte Lana, Gizarte Hezkuntza, Soziologia, Zuzenbidea, Erizaintza, Medikuntza, Fisioterapia, Farmazia, Psikologia, Gizarte Zientziak eta Zientzia Politikoak.

Aurrez aurre emango da UPV/EHUko Lan Harremanen eta Gizarte Langintzaren Fakultatean (Vitoria-Gasteiz), eta online, Blackboard Collaborate plataformaren bidez. 2022ko irailean hasi eta 2023ko irailean amaituko da.

Edukiak

Ikastaroa 5 moduluk osatzen dute:

  • 1. Modulu: Oinarriak asistentziaren etikan (4 kreditu)
  • 2. Modulua: Arreta soziosanitarioa (3,5 kreditu)
  • 3. Modulua: Erakundeen etika eta ikerketaren etika (4 kreditu)
  • 4. Modulua: Deliberazioko prozedurak eta jarrerak etika soziosanitarioak (8,5 kreditu )
  • 5. Modulua: Ikerketa. Metodologia (2 kreditu) eta graduondoko amaierako lana (TFPG)  (8 kreditu)

Unibertsitateko bi titulaziorako sarbidea

Etika soziosanitarioko unibertsitate-espezializazioak honako titulazio hauetarako sarbidea ematen du: etika soziosanitarioko unibertsitate-aditua (20 ECTS kreditu) eta etika soziosanitarioko unibertsitate-espezialista (30 ECTS kreditu).

Kontaktua

Zalantzarik sortuz gero Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearekin jar zaitezke kontaktuan, ondorengo posta helbidean: eticasociosanitaria.rrll-ts@ehu.eus

Informazio gehiago nahi izanez gero, EHUko Etika Soziosanitarioko graduondoa kontsulta dezakezu, eta bere liburuxka informatiboan (PDF, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da) eta aurreinskripzioa formalizatzeko jarraibideetan sartu.