Korsikarako Bidaia: Myrte eta PagliaOrba Energia Berriztagarria ikertu eta berritzeko plataformara bisita

0
PRUEBA

Iñigo Urkullu Lehendakariak Energia Berriztagarria ikertzeko eta berritzeko Myrte eta PagliaOrba plataformak bisitatu ditu gaur arratsaldean, Ajaccio kanpoaldean, Sanguinaires uharteen parean, Korsika frantziar uhartera egiten ari den bisita ofizialaren barruan.

Georges Peri zentro zientifikoa 2009an hasi zen Myrte izeneko proiektu zientifiko batekin, Mission hYdrogène Renouvelable pour l ‘inTégration au réseau Electrique (Hidrogeno berriztagarria sare elektrikoan integratzeko misioa) delakoaren akronimoa. Korsikaren independentzia energetikoari buruzko gogoeta baten emaitza da hau. Nazioarteko irismena duen proiektua da, eta energia fotovoltaikoa hidrogeno-kate batera egokitzearen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa frogatzera bideratutako ikerketa- eta garapen-plataforma bat sortzea du helburu. Pasquale Paoli Korsikako Unibertsitateak proiektu honetan parte hartzea erabaki zuen, energia berriztagarrien arloko ikerketa, berrikuntza eta garapen jasangarria uztartzen dituen ikuspegi batekin.

Plataforma horiek egiteak 30 milioi euro inguru mobilizatu ditu, horietatik 11 milioi euro baino gehiago Europako funtsetatik, 8 milioi euro Korsikako gizataldearen finantzaketatik eta 3 milioi euro Estatuko finantzaketatik.