PRUEBA
Bilboko Udalak urtero antolatzen dituen dantzaldietan dantza eginez egingo diote ongietorria ekainean udari Bilboko adinekoek.
Eta gainera, saio bikoitza izango dute: zapatuetan, Levante plazan, eta domeketan, Casillako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara.
Zuzeneko musikako ekimen honetarako sarrera librea eta doakoa da eta beraren bidez, Bilboko Udalak uriko adinekoen bizi-kalitatea hobetu nahi du, musikaren eta dantzaren bidez bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatuz.
Izan ere, ehunka bilbotar elkartzen dira astebururo jarduera horretaz gozatzeko. Dantzaldi bakoitzean orkestra batek girotzen du.
EKAINEKO ZAPATUETAKO DANTZALDIAK
-
- Ekainaren 4an: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Pergola orquestra.
-
- Ekainaren 11n: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Maran orkestra.
-
- Ekainaren 18an: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Jamaika orkestra.
-
- Ekainaren 25ean: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Dantza Alai orkestra.
EKAINEKO DOMEKETAKO DANTZALDIAK
-
- Ekainaren 5ean: Casillako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Maran orkestra.
-
- Ekainaren 12an: Casillako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Dantza Alai orkestra.
-
- Ekainaren 19an: Casillako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Jamaika orkestra.
-
- Ekainaren 26an: Casillako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Maran orkestra.
SARE SOZIALAK: