Eraso matxisten prebentziorako eta harretarako gunea jarriko da ostiralean Sanjuandegin

0
Eraso matxisten inguruko informazio eman, kezkak argitu, aholkularitza eskaini eta laguntzeko gunea jarriko da, lehen aldiz, Sanjuandegin. Ostiralean, 18:00etatik 02:00ak arte izango dira bertan gaian adituak diren pertsonak, erasoen inguruko informazio eta kezkak argitzen, aholkatzen eta laguntza eskaintzen.

Sanjuandegiko festetan,  eraso matxistei aurre egiteko kanpaina berezia jarriko dute Azpeitiko Udalak, Emakume Txokoak eta Emakume Mahaiak, elkarlanean. Lehen aldia izango da auzoan jartzen dutela. Herritarrak gustura libre eta seguru festaz gozatzeko helburuarekin egingo da kanpaina. Festa giroan erasoen inguruko sentsibilizazioa egin, informazioa eskaini eta arreta zerbitzua eskainiko da horretarako. Baigera II. aren aurrean, erasorik gabeko gunea ere jarriko da, bertan gaian adituak diren pertsonak izango dira erasoen inguruko informazio eta kezkak argitzen, aholkatzen eta laguntza eskaintzen.

Eraso matxista gabeko gunea

Baigera II.aren aurrean jarriko da eraso matxistarik gabeko gunea, ostiralean, ekainaren 3an. Kanpaina abian jartzearekin batera, edozein erasoren aurrean arretarako telefonoak ere gogorarazi nahi ditu erakundeak:

– Gizarte Zerbitzuak: 943 15 72 92
– Udaltzaingoa: 092 edo 943 15 13 13
– Ertzaintza: 943 08 37 80
– Emakumeen Txokoa: 688 751 000
– Parekidetasun saila: 943 15 79 28
-Satevi (24h informazio eta arreta zerbitzua): 900 840 111

 

Kontsultatu gida