Eusko Jaurlaritzak SEVESO zuzentarauaren diagnostikoa egin du Senatuan, Estatu osoko ezarpenean eta garapenean oinarrituta

0
Iñaki Inorizak, Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako planifikazio-arloaren arduradunak, Senatuko Industria Batzordean esku hartu du SEVESO zuzentaraua Estatu osoan ezartzearen eta garatzearen gakoak azaltzeko. Aldi berean, industria kimikoak dituen arriskuak gutxitzeko ezarri behar diren hobekuntza-alderdiak ere ezarri ditu.

Horrela, esku-hartzean Eusko Jaurlaritzako teknikariak, prebentzio-sistemetan aurrera egiteko puntu nagusi gisa, lurralde-antolaketarekin, arriskuen analisi-ereduen ezarpenarekin eta biztanleriari zuzendutako informazioarekin lotutako hainbat adierazle nabarmendu ditu.

Alde horretatik, Iñaki Inorizak zenbaterainoko arriskua dagoen ezartzen duten simulazio-eredu matematikoak ikertzen eta hobetzen jarraitzearen, establezimendu horien ingurunea arautzeko lurralde-antolaketako araudia sakontzearen eta era horretako larrialdi-planetan jasotako agertokirik larrienek zuzenean eragiten dieten herritarrek parte-hartze handiagoa izatearen aldeko apustua egin du.

Gaur egun ezaugarri horietako 418 enpresa daude Estatu osoan, eta horietako 31 Euskadin daude.