Laugarren eskuko Bizikleta Merkatua antolatu du Barakaldoko Garapen Jasangarria arloak datorren larunbaterako, irailak 11

0

Alba Delgadok zuzentzen duen Barakaldoko Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala arloak aurrera jarraitzen du mugikortasun jasangarriaren eta ekonomia zirkularraren aldeko apustuarekin, klima aldaketaren aurkako borrokaren bi zutabe baitira. Horregatik ematen dio jarraipena  ekimenik arrakastatsuenetakoari: aldizka egin ohi den Bigarren Eskuko Bizikleten Merkatuari. Irailaren 11n, larunbatarekin, egingo da laugarren merkatua Anaien Parkean, eta zabalik da dagoeneko izen-emateko epea bizikletak saldu nahi dituztenentzat.

«Ea lortzen dugun  barakaldarrek dagoeneko erabiltzen ez dituzten baina egoera onean diren bizikleta erabiliz betetzea esparrua, baita  behar duten bizikleta bila prezio ezin hobean erosteko asmoz datozenez ere».

Ekainaren 11ko merkatuak, aurrekoetan bezala, goizeko 10:00etan zabalduko ditu ateak, eta 14:00etan itxiko. Bizikletak 8:30etik aurrera eta ekitaldia hasi arte utzi ahal izango dira salmenta zerbitzuan.  Egoera onean dauden erabilitako bizikletak soilik onartuko dira, eta ez da ametituko 500 eurotik gorako salmentarik.

Saltzaileek telefono honetara hots egin behar dute izena emateko: 943 670 249. Izen-emate fitxa betetakoan, hitzordua adostuko da antolatzaileekin bizikleta merkatua zabaldu baino lehenago uzteko. «Azkenekoan bezala, oraingoan ere lehentasuna izango dute bizikleta saldu nahi duten barakaldarrek.  Barakaldoz besteko udalerrietakoek izena eman dezakete, baina, hasieran, behintzat, itxarote-zerrendan geratuko dira, eta aukera izatekotan, merkatua hasi baino bi egun lehenago abisatuko zaie», esan du Delgadok.

Garapen Jasangarria eta Ingurumen Naturala arloko zinegotziak gogorarazi duenez, aurreko hiru edizioetan arrakasta handia izan zuen merkatuak, 150 bizikleta baino gehiago erregistratu  eta salmenta ugari izan baitzen.

«Aurreko merkatuetan denetariko bizikletak jarri ziren salgai:  haur eta gazteentzakoak, mendikoak, errepidekoak eta paseatzekoak. Agian, haurrentzakoak izan ziren ugarienak. Horrek badu logika, adin horietan bizikleta beharrak eta tamainak oso urte gutxitan aldatzen dira eta.

Helduen bizikletek eske handia dute, eta era guztietako modeloetan dago interesatua jendea: paseokoak, errepiderakoak, hirirakoak, mendirakoak…», azaldu du Delgadok.

Finean, behar dugun modeloa erosteko aukera paregabea da bizikleta-merkatua, edo jada erabiltzen ez duguna saltzekoa.

EKONOMIA ZIRKULARRAREN ADIBIDE PRAKTIKOA
Mugikortasun jasangarriaz gainera, ekonomia zirkularra sustatu nahi du Alba Delgadok merkatu horren bitartez adin guztietako herritarren artean: «Bigarren bizitza eskaintzen diegu bizikletei, beste berri bat egin beharrean. Horrela, hondakin gutxiago sortzen dugu, ez dugulako zaborretara botatzen, eta bizikleta eraikitzeak eragiten duen kutsadura saihesten dugulako. Bizikleta egiteko prozesuan lehengaiak erabiltzen dira, energia kontsumitzen da eta CO2ren gisako hondakinak sortzen dira, eta hori da, hain zuzen ere, berotze globalaren eta klima aldaketaren eragile nagusietako bat».

Merkatua ezagutzera emateko hainbat ekintza egingo dira, besteak beste, Barakaldoko kaleetan iragarki-kartelak jartzea.  Aurreko edizioetan bezala, zerbitzua esleitu zaion enpresari agindu zaio kartelak kentzeko, eredu izateko ez ezik hiria ez zikintzeko eta ez kutsatzeko ere.