Pandemia-garaiko asistentzia-ahalegina eskertzeko kontzertua

0

UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak musika klasikoko kontzertu bat eskaini zuen atzo, pertsonal sanitarioaren omenez, 2020ko martxoaz geroztik pertsona guztiak kolpatu dituen COVID-19aren pandemiaren aldi osoan egindako ahaleginagatik. Kontzertua EHUorkestra sinfonikoak eman zuen, Bizkaia Aretoko Mitxelena auditoriumean.

Joseba Pineda UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa eta Doru Artenie EHUorkestra sinfonikoko zuzendaria, Eva Ferreira UPV/EHUko errektorearekin batera –berak itxi zuen jardunaldia–, unibertsitateko ordezkaritzaren buru izan ziren. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESItik M Luz Marqués zuzendari gerentea eta ospitaleko eta lehen mailako arretako unitate eta zerbitzu desberdinetako profesional ugari izan ziren ekitaldian.

Händel, Mozart, Beethoven, Schubert, Grieg, Xostakovitx, Verdi, Mascagni, Brahms eta J. Straussen lanez gain, ekitaldiak bere alderdi zientifikoa eta gizatiarra izan zituen. Horrela, Trinidad Salvador Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko eta EEGko ESIko Pneumologiako Zerbitzuko erizainak eta Fermin Labaien ospitale bereko Medikuntza Intentsiboko zerbitzuburuak pandemia-garaiko asistentzia sanitarioaz eta irakaskuntzaz hitz egin zuten.  Bestalde, Doru Arteniek, EHUorkestra sinfonikoko zuzendariak, bere bizipen pertsonala partekatu zuen: bere gaixotasunak iraun zuen aldian jaso zuen asistentzia, hain zuzen.