2021eko ekitaldiaren likidazioa: COVID19aren aurreko finantza-egoera berreskuratze bidean da Donostia

0

Udalak aurreikusitakoa baino 6,6 milioi euro gehiago jaso ditu 2021.urteko ekitaldian, eta arrazoizko zorpetze maila du

Donostiako Udalak 2021eko aurrekontuaren likidazioa aurkeztu du. Eta 2021.urtean Udalak COVID19aren aurreko egoera finantzieroa berreskuratzeko bidea hartu du. Hala, aurreikkusitakoa baino 6,6 milioi euro gehiago jaso ditu eta ekitaldia 2,7 milioi euroko superabitarekin itxi du.

Diru-sarrera arruntak

Handitzearen arrazoi nagusiena da, Udalak Finantziatzeko Foru Funtsatik datorren diru-sarrera aurreikusitakoa baino 5,8 milioi euro gehiago izan dela. Dena dela, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere likidazioa egin duenean, Udalari 7,9 milioi euro bideratu dizkio, eta diru kopuru hori 2022ko ekitaldian sartuko da.

Udal tasa eta zergen bilketa:

  • Diru-sarrerak handitu dira obrekin jabari publikoa okupatzeko ordaintzen den tasan, IAE delako zergan eta hondakinak biltzeko eta tratatzeko tasan.
  • Diru-sarrerak gutxitu dira ur eta saneamenduaren tasan, TAOan eta ICIO delakoan.

 

Aparteko diru-sarrerak eta funtsen erreserba

Aparteko diru-sarrerei buruz, aurreikuspenak bete dira, Europako Funtsei buruz egindakoan izan ezik. Gai honi buruz egindako aurreikuspena 2022ra eraman da. Era berean, Udalak ez du eskatu aurreikusita zuen 13 milioi euroko mailegua, izan ere, diru-sarrera arruntetik jasotako kopuruarekin konpentsatu da, bereziki, Udalak Finantziatzeko Foru Funtsatik jasotako kopuruarekin.

Dena den, Donostiako Udalak 19,9 mioioi eurotako erreserba egin du, baldin eta sortu dituen diru-sarrera guztiak kobratzen ez baditu baliabideak izateko. Horrenbestez, 2022ko kontuetan ez da desorekarik sortuko, eta hornitzaileek fakturak batez beste 30 eta 40 egun artean kobratu ahal izatea bermatuko du. 2021ean ordaintzeko batez besteko epea 44 egunetakoa izan zen.

Gastu arruntak eta inbertsioak

Iazko ekitaldian gastu arrunta aurreikusitakoa baino 10,7 milioi euro txikiagoa izan da. Eta inbertsioei buruz, Udalak aurreikusitakoa baino 17 milioi euro gutxiago gastatu ditu.

Gainera, 2022ko ekitaldian pendiente zeuden 68,3 milioi euroko inbertsioak sartu dira. Horietatik, 46 milioi euro (%67) esleituta dauden eta burutzen ari diren proiektuak dira, eta 22,3 lizitazioan dauden eta laster esleituko diren proiektuak dira, besteak beste, segidakoak: Loiolako Kuartelen salerosketa, Eskusaitzetako urbanizazioa, Ekialdeko Barrutirako eraikina egokitzea edo Europako Funtsetan sartutako hainbat jarduketa.

Zorpetze-maila

2021eko likidazioak erakusten du, Udalak arrazoizko zorpetze maila duela. Finantza-entitateei itzuli beharreko zorra 72,8 milioi eurokoa da. Eta zifra honek diru-sarrera arrunten %22,27 ordezkatzen du. Gogoratu behar da, udalentzat arrazoizkotzat jotzen den zifra %72 dela, eta, gainera,Europar Batasunak gai honetan ezartzen duen limitea %70 dela.

2022/06/01-an argitaratua