Berriro itzuliko da Gereziaren jaia larunbat honetan Errekatxora, ohiko nekazaritza-azokarekin eta postre eta hezur-jaurtiketa lehiaketekin

0

Ekainaren 4an, larunbatean, Gereziaren Jai ospetsua berreskuratu zuen Errekatxok, eta bi urtez pandemian egon ondoren, bertsio presentzialera itzuli zen. Errekatxo auzo-elkarteak, ostalaritzak eta Udalak programa bat prestatu dute, eta programa horrek protagonismoa bueltatuko dio barakaldar kokagune polit horretako lehenaldi landatarrenari. Jaia 10:30ean hasiko da, Barakaldoko Udal Txistu Bandaren kalejira eta nekazaritza-azokarekin. «Oso egun berezia da hiriarentzat, eta oso ilusionatuta gaude aurrez aurrekoak berreskuratzearekin. Ildo horretan, larunbatean Errekatxora hurbildu nahi dutenei dei egin nahi diegu ahal den neurrian garraio publikoa erabil dezaten. Eta, horretarako, Udaletik, Kbus hiri-autobusaren zerbitzua ordu erdiz indartuko dugu, Errekatxorako linean», Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria arloko zinegotziak, adierazi duenez.

Udal Txistu Bandaren kalejiraren ondoren, Katxete Boloen txapelketa eta Barakaldoko Udal Musika Bandaren kontzertua izango da, 11:30ean. Horrez gainera, goiz osoan haurrentzako jarduerak egongo dira, 14: 30ak arte. Hala Dziporen  trikitixaz ere gozatu ahal izango da goizean.

Egunaren erdialdean, Rafa Canteraren Memoria erakusketaren bisita gidatua izango da protagonista, Errekatxoko Ingurumena eta Historia Interpretatzeko Zentroan (IHIZ). Ordu erdi geroago, 12:30ean, Erreka Ortu tokiko dantza-taldearen jarduna hasiko da, aurten Entre lanas y cerezas izena duena.

Gozogintza lehiaketa honetan parte hartzeko, edozein postre mota egin behar da, betiere gereziak erabiltzen badira osagaietako gisa. Ez da postre aurrekozinaturik onartuko. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 4ko 12:00etatik 14:00etara bitartean eman beharko dute izena IHIZn. Lehiaketako inskripzioa doakoa da. Prestatutako platera 14:15 eta 14:30 bitartean entregatuko da, irabazleak ezagutzera eman arte. Saria 160 euroko balioa duen opari-txeke bat da, Gurutzeta auzoko Villar merkataritzako altzarien eta etxetresna elektrikoen dendako edozein produkturekin trukatu ahal izango dena.

Arratsaldean aizkolarien eta barrenatzaileen erakusketek eta gerezi-hezurrak jaurtitzeko lehiaketa tradizionalak alaituko dute jaia, eta Burrunba Taldearen eta Party Carroren erromeriarekin amaituko da.

KBUSA ETA DISUASIO-APARKALEKUAK INDARTUTA
Udalak dei bat egin nahi die larunbatean Errekatxora joan nahi duten herritarrei, ahal den neurrian garraio publikoa erabil dezaten. Ildo horretatik, Udalak areagotu egingo ditu Errekatxo-Lasesarre hiri-autobusaren 2. linearen maiztasunak, 10:00etatik aurrera zerbitzua izango baitu ordu erdiz behin.

Gainera, beren ibilgailuan joatea aukeratzen dutenek Ansioko aparkalekua erabili ahal izango dute, azoka txikia dagoen lekuan, bai eta Bakea poligonokoa ere, gertuko Kbus geltokiak baitituzte. Esteka honetan kontsulta daiteke Kbusen linearen ibilbidea: https://kbus.eus