Euskadiko bainu-denboraldi ofiziala uraren kalitate bikainarekin hasi da

0

Hasi da Euskadiko bainu-denboraldi ofiziala, eta bete beharreko kalitateko estandarrak betetzen ditu. Euskadin kostaldean bainurako 38 eremu daude, Ullibarri Ganboako urtegian 5 eta Usako ibaian 1. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eginiko zaintzarekin bat etorriz, haietako 38ren uraren kalitatea bikaina da, 5ena ona eta 1 oraindik kalifikatu gabe dago, sortu berria delako.

Bainu-denboraldian, Osasun Sailak laginak hartuko ditu astero mikrobiologia-analisia egiteko 44 bainu-eremutan, eta haietako bakoitzaren uraren kalitatearen berri emango du. Euskadiko hondartzen osasun-egoerari buruzko informazioa Osasun Sailaren web-orrian dago.

Bainu-denboraldian baliteke uraren kalitatean gorabeheraren bat egotea, baldintza meteorologiko bortitzengatik. Gorabehera horiek, gehienetan, euriteen ondoriozkoak izaten dira, eta aldaketa puntualak eragin ditzakete uraren kalitatearen kalifikazioan. Beste denboraldi batzuetan bezala, gorabehera horien jarraipen berezia egingo da, eta herritarrei haien berri emango zaie.

2021ean, Ostreopsis sppa detektatu zen Euskadiko zenbait hondartzatan, ziurrenik uren tenperaturaren igoeraren ondorioz. Alga mikroskopiko bat da; hatz-mina eta larruazaleko erupzioak (eritema) eragin ditzake, azalarekin harremanetan egon ondoren.

URArekin eta UPV/EHUrekin elkarlanean, uretan alga hori dagoen zainduko da, eta hura nola banatzen den eta Euskadiko kostaldeko hondartzetan ugaltzea zer baldintzak eragiten duten aztertuko da. Era berean, bainularien artean sintomarik agertzen ote den ere zainduko da.

Euskadiko hondartzen osasun-egoera