Eusko Jaurlaritzak 25.000 euroko dirulaguntza eman dio Euskal Mendizale Federazioari

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzak, lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Agindu baten bidez, 40.000 euroko dirulaguntza eman dio Euskal Mendizale Federazioari, erakunde hori larrialdien eta babes zibilaren arloan finantzatzeko. Federazio hori erreferentea da mendiko kirolekin zerikusia duten jardueren arloko segurtasunean, eta gaur egun 33.000 pertsona baino gehiago ditu atxikita.

Testuinguru horretan, erakunde horren helburu nagusia da Eusko Jaurlaritzarekin modu aktiboan lan egitea, eta, horretarako, haren eskura jartzea mendiko jardueretarako prestakuntzaren eta prebentzioaren arloko ezagutzak, bitartekoak eta baliabideak, baita larrialdi-egoerei erantzuteko bitartekoak eta baliabideak erabil daitezen sustatzea ere.

Bi aldeek urtarrilean sinatutako lankidetza-hitzarmenean finkatutako konpromisoen arabera, dirulaguntzaren kudeaketa Segurtasun Sailaren kargura izango da, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bitartez.