Korsikarako Bidaia: Corti, Korsikako hiriburu historikoa, ezagutzeko ibilaldia

0

Cortiko alkateak, Kultura eta Ondare sailburuak eta Korsikako Unibertsitateko presidenteak lagunduta, Lehendakariak eta gainerako ordezkariek Corti bisitatu dute, Korsikako hiri unibertsitarioa eta hiriburu historikoa. Iñigo Urkulluk ibilbide bat egin du -gidari-interpreteen sareko unibertsitateko bi ikaslek gidatuta-, eta ibilbide horretan Cortiko hirigune historikoa, Ziudadela eta Korsikako Museoa ezagutu ditu.

Aldi berean, euskal ordezkaritzak bertatik bertara ezagutu ahal izan du ondarea birgaitzeko proiektua eta hiri-garapenekoa, «Citadella 21» izenekoa.