PRUEBA
Azpiko inflazioaren datu aurreratua ere igo da Espainiar estatuan, apirileko igoerarekin konparatuta: % 4,9 igo dira prezioak azken urtean, energia eta prestatu gabeko elikagaiak kontuan izan gabe. 1995eko urritik izan den tasarik altuena da.
Kontsumo Prezioen Indize (KPI) aurreratuaren adierazleak 0,4 puntu egin du gora azken hilabetean, eta %8,7an kokatu da. Kontsumorako Prezioen Indize (KPI) aurreratua % 8,7 izan da maiatzean, hau da, apirilekoa baino lau hamarren handiagoa. Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, beraz, prezioak, oro har, % 8,7 igo dira azken urtean. Apirileko urteko eboluzioa % 8,3 izan zen; beraz, adierazlea lau hamarren igo da.