Sonia Díaz de Corcuerak motor-gidarientzako bide-formakuntzari buruzko ADEVIC elkartearen eta FETEVI fundazioaren jardunaldi teknikoetan parte hartu du

0
Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak ADEVIC – Katalunian Bide Segurtasuna Garatzeko Elkarteak eta FETEVI – Bide Hezkuntzako Teknikarien Estatuko Federazioak, motor-gidarientzat bide hezkuntza eta pedagogia sustatzera bideratuta, antolatu dituzten jardunaldi teknikoetan parte hartu du gaur.

Ekainaren 3ra arte Figueresen (Girona) egingo den ekitaldian trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloko agintari nagusiak elkartu dira, besteak beste, motozikleten kalteberatasuna edo mugikortasun seguru, jasangarri eta konektatuan duen etorkizuna aztertzeko.

Díaz de Corcuerak, zehazki, kolektiboaren istripuei buruzko mahai-inguru batean parte hartu du, eta Euskadiko errepide-sareari buruzko datuak eta Eusko Jaurlaritzak talde zaurgarri hori babesteko abian jarri dituen sentsibilizazio-programak azaldu ditu. Aurtengo urtean, orain arte, 7 motozale hil dira Euskadin trafiko-istripuetan. Iaz 17 motozale hil ziren, hau da, errepidean hildakoen % 40 izan ziren. Errealitate horri aurre egiteko, Jaurlaritza Jar zaitez nire gurpiletan estrategia lantzen ari da, motozikletak erabiltzen dituzten pertsonen formakuntza teoriko eta praktikoari eta kontzientziazioari heltzen diona.